Arnaguneetan bizi diren gazteei zuzendutako ekimena da. Royo

Arnasetik bideo-sormen lehiaketara lanak aurkezteko epea datorren astean itxiko da

Arnasguneetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimena da

DV

Donostia

Viernes, 24 de octubre 2025, 13:33

Arnasa Gara ekimenak Arnasetik bideo-sormen lehiaketa antolatu du aurten ere, euskararen arnasguneetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteen sormena eta euren hizkuntza ohituren eta herrien inguruan gogoeta pizteko. Lanak aurkezteko epea urriaren 31ra arte dago zabalik eta publikoak azaroaren 5etik 15era izango du epea bozka emateko, arduradunek jakinarazi dutenez.

Publicidad

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin sustatutako egitasmoa da Arnasa Gara, eta euskararen arnasguneek duten garrantzia jendarteratzea du helburu, euskararen biziberritzeari eta euskararen herriari egiten dioten ekarpena nabarmenduz. Iaz 260 lan jaso zituen lehiaketak, eta 4.200 bozkatik gora publikoaren sariak.

Euskararen arnasguneetako ikastetxeetako ikasleek, zein arnasguneetako ikasleak jasotzen dituzten ikastetxeetako ikasleek hartu dezakete parte lehiaketan, banaka edo taldeka. Haien egitekoa euskarari lotutako istorioak kontatzea izango da bi minutuko ikus-entzuneko lanen bidez, eskatutako erronkari erantzunez.

Hiru kategoria eta erronka

Aurreko urteetan bezala, Arnasetik lehiaketa hiru kategoriatan banatu da aurten ere, adinaren arabera, eta kategoria bakoitzean erronka zehatz bati erantzuna emateko bideoak aurkeztu beharko dituzte gazteek.

Horrela, LHko 5. eta 6. mailetako ikasleek gurasoek eta aitona-amonek herrian esaten zituzten esamoldeak bilatu eta gaur egungo baliokideak aurkitu edo asmatu beharko dituzte. DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleak arnasgune batean bizitzeko 'casting' edo hautaproba batera aurkeztuko dira, eta ia dena euskaraz egin daitekeen herri batean bizitzeko arrazoi nagusiak azaldu beharko dituzte. DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleek, aldiz, pentsatu beharko dute beraien herria utzi behar izanez gero zeren falta sumatuko luketeen.

Publicidad

Kategoria bakoitzeko irabazleak 500 euroko bonua jasoko du, eta kopuru bera jasoko du publikoaren sarian gailentzen denak ere (IrisarriLand-en, Durangoko Azokan, 'Goazen!' eta 'Irabazi arte!' telesailen EITBren 'merchandising'-ean, Gure Zirkuan eta abarretane rabiltzeko bonuak izango dira).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad