Sirenak eta sukaldaritza

Martes, 25 de julio 2023, 13:39

Itsasoan igerian noala, karabela portuges batekin topo egin ordez, ohikoena izango zena gure kostaldearen egoera kontuan hartuta, sirena edo itsaslamina batekin egin dut topo Santa Klara uhartera heltzeko 50 bat metro falta zaizkidala. Harrigarriena da hizkuntza berean mintzo ginela, euskara batuan, edo hala iruditu zait niri, non eta ez den izan haluzinazio bat edo murgiltze linguistikoaren zipriztintze udatiar bat.

Publicidad

Berehala galdetu diot ea Homero ezagutzen duen, ea Ulisesi kantatu zioten uhandreen kastakoa edo haien senidea ote den. Berak ezetz, ezagunak egiten zaizkiola bi izen horiek, baina dagoeneko ez dutela libururik irakurtzen, ez daudela mitologia kontuetan jantziak. Berez, turismoa egitera etorri dela Donostiara itsasoz, errepidez iristea ia ezinezkoa baita. Ea jatetxerik gomenda diezaiokedan. Erantzun neutroa bururatu zait, edozein lekutan jaten dela ondo inguruotan, baina, bitan pentsatu, eta jatetxe begetariano bat gomendatu diot, kontuan izanda sirena bera jangarria dela gerritik behera. Nork daki, agian, minduta senti daiteke gure establezimenduetako arrain-sabelkeria ikusita, eta pentsa blogari edo influencer oso ospetsua dela itsas hondoetan, eta euskal gastronomiari buruzko aipamen negatiboa idazten duela bere blogean edo Youtube kanalean. Barkaezina izango litzateke gaur egun, eta epaile batek baino gehiagok autoritatearen aurkako erasotzat ere joko luke. Edo, zuzen-zuzenean, sediziotzat.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad