Ikastetxe publikoen abesti berria eta Urgain Eguna aurkezteko agerraldia.  

Oñati

Abesti berriarekin dator larunbatean Urgain Eguna

Bi nobedade izango dira: plazako ekitaldian egingo diren giza dorreak eta bazkalosteko bingoa

Mariam Gonzalez Lizarralde

Oñati

Miércoles, 17 de mayo 2023, 18:20

Hamar urte dira Oñatiko ikastetxe publikoak izendatzeko Urgain izena sortu zela, eta, urteurrenarekin bat eginez, abesti berria kaleratu dute. Ozen entzungo da, besteak beste, larunbatean egingo den Urgain Egunean.

Publicidad

Abestiaren letra Maider, Urko eta Lide Arregi neba-arrebek egin dute –Urgainen ikasitakoak–, eta musika, berriz, Errekalden musika irakaslea den Noel Calvok eta haren taldeak –John Dealer & The Coconuts–. Josu Arrizabalaga, Izer, trikitilari azkoitiarrak ere hartu du parte proiektuan, eta kantuari ahotsa Olatz Kortabarriak eta Aitor Regueirok jarri diote, ikasle ohiak horiek ere.

Kantuaren aurkezpenean, Kortabarriak «ilusioa» egin diola berarekin akordatu izanak» adierazi zuen. «Duela hamar urte, lehen kantua sortu zenean, eskolan geunden, DBHn; bideoklipean parte hartzeko aukera izan genuen, eta orain gugana jo izanak ilusioa egin dit. Ikasle ohiak izanda, momentu asko etorri zaizkit burura, plazera izan da».

Noel Calvok, berriz, «abesti alaia eta abesteko erraza» egin nahi izan dutela zioen, eta Kortabarriaren eta Regueiroren lanaren emaitza goraipatu du.

Errekaldeko ikastetxeko zuzendari Lorea Jimenezen esanetan , «herriari Urgain eskolaren izaera erakusteko» egin dute kantu berria. Horrekin batera, ikastetxeari izena aldatzeko prozesua jarri zutela martxan, jakinarazi zuen eta amaierara iristen ari dela: Urgain Herri Eskola deituko da aurrerantzean.

Azkenik, guraso elkarteko ordezkariek larunbatean ospatuko den Urgain Eguna ere aurkeztu zuten. Julen Iriondoren arabera, Urgain osatzen duten ikastetxeetako komunitateak –ikasle, irakasle eta familiak– elkarrekin eguna pasatzeko, ondo pasatzeko eta eskola ingurunetik kanpo ere loturak estutzeko eguna izango da.

Publicidad

Urteroko festa

Aurtengo festako bi nobedade izango dira plazako ekitaldian egingo diren giza dorreak eta bazkalosteko bingoa. Giza dorreak «eskolako Herrialde Katalanetako familia baten ekimenez egingo dira, eta asteak daramatzate prestaketa lanetan»; bingoa, berriz, BHI institutuko ikasleek ikasbidaiarako dirua lortzeko izango da –bigarren eskuko azoka, bizkotxo salmenta, antzerkia eta zerbitzari lanak egingo dituzte–.

Urgain Egunaren antolatzaileek dei egin dute festara egunerako propio atera dituzten zapi moreekin eta eskolako jantziekin joateko. Zapiak eta arropa gaur, salduko dituzte, 16:30ean, Errekalden.

Txiki-Txoko haur-eskolak, Errekaldeko eskolak, Oñati institutuak, Larraña Lanbide Heziketa ikastetxeak eta Helduen Eskolak (EPA) osatzen dute Urgain. Ikastetxe multzoa izendatzeko sortu zen duela hamar urte izena, «eskola publikoaren batasuna eta ikastetxeen ibilbidea adierazteko», besteak beste.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad