Asier Altunak jasoko du aurten 'Baserritarron Laguna' saria, 'Amama' filmean baserri munduari egindako omenaldiagatik.

Asier Altuna baserritarron lagun

‘Amama’ filmaren zuzendariak jasoko du aurten Enba sindikatuaren ‘Baserritarron Laguna’ saria

m.i.

Martes, 29 de diciembre 2015, 12:43

'Amama' filmaren zuzendaria den Asier Altunak jasoko du aurten Baserriton Laguna saria, Euskal Nekazarien Batasunaren (ENBA) eskutik, bere produkzioan baserri mundua, euskal tradizioak eta landa cultura goraipatzeagatik.

Publicidad

«Gure gizarte urbanoan eta hiriko bizitzan baserriak paper garrantzitsua du oraindik. Ideia hori agerian jartzen du Altunak bere filmean eta eskertzekoa da», adierazi dute Enba-ko kideek.

Nekazarien elkarteak bigarren aldiz eskainiko du Baserritarron Laguna saria. Ekimena urreko urtean jarri zen martxan eta saria Jaime Zubiak jaso zuen Baserria irrati saioan egiten duen lana dela eta. Aurten, Enba-k bultzada bat eman nahi izan dio proiektu honi «hiriko gizartea eta baserri mundua geroz eta gehiago urruntzen eta bereizten ari direla ikusita».

Emanaldia urtarrilaren 31n izango da Urnietan, sindikatuaren biltzar orokorraren ospakizuenean zehar. Bertan, Enba-ko kideek pertsona edo elkarte jakin batzuek nekazaritzaren alde egunero egiten duten lana eta esfortzua gorapipatu nahi dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad