Bertso Exhibition Centre
Abenduaren 15ean jardungo diren zortzi finalistak ohiko agerraldia egin zuten atzo BECen
FELIX IBARGUTXI , DIARIOVASCO.COM
Jueves, 5 de diciembre 2013, 08:55
. Hirugarren aldiz, Barakaldoko erritua berritu zuten atzo. 2005ean eta 2009an bezala, zortzi bertsolari finalistak Bilbao Exhibition Centrera azaldu ziren hedabideen aurrean jarduteko. Hantxe bildu ziren hilaren 15ean kantatuko duten zortziak: Maialen Lujanbio egungo txapelduna, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga.
Publicidad
Ordutegiak. Goizez eta arratsaldez izango da finala. Bizkaia Arena goizeko 9etan zabalduko da eta 11etatik 14:00etara izango da goizeko bertso-saioa. Gero Bizkaia Arena hustu egingo da, eta arratsaldeko saioa 16:00etan hasiko. 20:30ak aldera izango da sari-emate ekitaldia.
Telesaioak eta aldizkaria. Sarrerarik ez dago, baina interesa dutenak ez dira finala ikusi gabe geldituko. Saioa zuzenean jarraitzeko bi modu izango dira: Euskal Telebistak 'Hitzetik hortzera' saioaak emanaldi berezia egingo du eta oso-osorik eskainiko du finala zuzenan. Aitzol Barandiaran, Josu Goikoetxea eta Ilaski Serrano izango dira emanaldiko aurkezleak. Bestetik, bertsoa.com bidez ere ikusi ahal izango da zuzenean, atari digital honek txapelketa osoan zehar egin duen bezalaxe. Bestalde, Bertsozale Elkarteak aldizkari berezia argitaratuko du, eta BECera doan bertsozaleak aulkian aurkituko du 24 orrialdetako argitalpen hori. Finalari buruz jakin beharrekoak, Bertsozale Elkarteari buruzko informazioa eta bertsolaritzarekin lotutako hainbat proiekturen berri bilduko ditu.
Terraza Zientifikoa. Azken urteotan, munduko gainerako herrialdeetako aditu, ikertzaile eta inprobisa-tzaileekin harremanak estutzeko ahalegin berezia egiten ari da Min-tzola Fundazioa. Lotura horiek indartzeko asmoz finalean Terraza Zientifikoa antolatu du eta atzerriko ordezkaritza zabala izango da bertan, Euskal Herriko adituekin batera.
350 lagun lanean. Bertsozale Elkarteak 350 lagun baino gehiago jarriko ditu lanean final egunean dena ongi atera dadin. Langileak ongi identifikatuta egongo dira eta entzuleak lagunduko dituzte, saioa hasieran, bitartean eta amaieran. Bertsozale Elkarteko langile eta borondatekoen lantalde prestua da eta momentu oro haien argibideak segitzea eskatu du antolakuntzak.
Publicidad
Bertsolarien lanak. Goizean lan hauek egin beharko dituzte: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean; eta kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian. Arratsaldean, berriz, binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian; binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte; banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian. Eta buruz burukoan: binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; eta kartzelako lana: banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian eta, banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Epaileak eta aurkezleak. Epaileak Eneko Bidegain, Karlos Ibarguren, Martin Aramendi, Nerea Bruño, Ekaitz Elorriaga, Mirari Azula eta Josu Telleria izango dira. Eta gai-jartzaileak, berriz: Joana Itzaina, Saroi Jauregi, Zuriñe Iarritu eta Alaitz Rekondo.
Publicidad
Balorazio baikorra. Bertsozale Elkarteko lehendakari Iñaki Muruak balantze baikorra egin zuen txapelketarena: «Gustura gaude bertsolariek, gai-jartzaileek eta epaileek agertu duten mailarekin. Helburuetako bat zen txapelketa euskararen lurralde guztietara eramatea, eta hori ere lortu dugu. Hemen, bertsolariek egiten duten lana da muina, eta gainerako girnalda guztiak alboan utziko ditugu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión