«Oso hunkigarria izan da, garai zaharrak gogoratu ditut»
Anjel Lertxundi Idazlea
JUAN MARI ZUBIAURRE
Sábado, 4 de diciembre 2010, 03:45
Publicidad
Aurtengo Euskara Eguneko izen berezia Anjel Lertxundi izan da. Amaitzear dagoen 2010. urtea ez du erraz ahaztuko, besteak beste, 'Eskarmentuaren paperak' lanagatik Espainiako Saiakera Saria eman baitiote, baina ziur izan atzokoan herriko ikasleek eginiko omenaldiak ere bere bihotzean leku berezia beteko duela. Ekitaldiaren amaieran hauek ziren bere hitzak.
-Zer iruditu zaizu omenaldia?
-Oso hunkigarria izan da. Honun-tza nentorrela gogoratzen nuen garai batean ia praktikoki Zarauzko eskola denetan irakasle izan nin-tzela eta baita ere ni irakasle izan nintzen garaian sortu genuela eskolen arteko antolamendua. Garai zaharrak gogoratzeko ere balio izan zidak.
-Hitzaldian euskarak eguraldi txarrak bizi izan dituela aipatu duzu gaurko giroarekin bat eginaz, baina etorkizunean izango duela eguraldi ederra ere.
-Pentsatzen diat klimarekin lotuta eginiko adierazpen horrek geroa azaltzen duela. Oraindik euskarak izango dizkik egun txarrak ere, baina herri honen zati inportante bat ahalegin handia egiten ari duk euskararen alde eta ni itxaropen-tsua nauk. Orain dela 40 urte ez nian pentsatuko inondik ere ailegatu garen hontara helduko ginenik, txar guztiak kenduta noski.
-Aurten Saiakera Saria irabazi duzu.
-Alde batetik sorpresa handia izan duk ez nuelako espero inondik ere eta bestetik lanean jarraitzeko animu handia. Beti ere horrelakoak ondo etortzen direlako, jakina.
Publicidad
-Zertan zabiltza orain?
-Nobela batekin. Saria jaso aurretik aspalditik nenbilen nobela horrekin eta pixka bat despistatu egin nauk denbora batean. Orain berriro errekuperatzen eta gogo handiarekin nago, ea heltzen diodan berriro martxari.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión