Zero Zabor. Eredu horren inguruan lan egiteko sortu da taldea eta herritarren ekarpenak ere jaso nahi dituzte.
USURBIL

Herritarren ekarpenetarako ateak zabalik ditu Usurbil Zero Zabor-ek

JOSU ARANBERRI

Miércoles, 1 de diciembre 2010, 03:15

Publicidad

Usurbil Zero Zabor (UZZ) taldea Artzabalen aurkeztu berri da. Beraien esanetan UZZ ez da ezerezetik sortu den zerbait, ibilbide luze baten ondoren, unean uneko beharren arabera bilakatzen joan den mugimendu baten egungo forma baizik. «Erraustegia inposatuko zigutela jakin genuen bezain laister, honen aurkako mugimendua sortu zen gure herrian. Duela bi urte, erraustegiarentzako eskatzen genuen alternatiba gauzatzen hasteko urratsak egin ziren gure herrian. Azkenean, eskatzen genuen aukera eduki genuen gure eskura, atez ateko bilketa sistema. Atez atekoarekin batera, atez atekoa bideratzen eta hobetzen lagun-tzeko, jarraipen taldea sortu zen herrian. Handik urtebete eskasera, herritarrek bilketa sistemak ezagutzeko aukera izan ostean, galdeketa irabazteko erronka egokitu zitzaigun», azaldu dute. «Lana ondo egin genuen eta galdeketa irabazita fase bati bukaera eman genion».

Dudipe bilgunean balantzea egiteko egindako batzarrean, fase horren bukaera baieztatu zuten. «Herrian zer hobetua beti egongo bada ere, erraustegiaren mehatxuari aurre egingo bagenion, beharrezkoa zen hemengo eredua Gipuzkoan zehar zabaltzea. Gauzak horrela, hondakinen arazoaren inguruan lanean ziharduten taldeekin harremanetan jarri eta haiekin batera Gipuzkoa Zero Zabor (GZZ) mugimendua sortu genuen».

Mugimenduak bi eskaera nagusi ditu: Gipuzkoan atez atekoa zabaldu eta Zero Zabor eredua ezar-tzea alde batetik eta Zero Zabor eredua ezarri ahal izateko aukera egon dadin, Usurbilgo itunak erraustegiaren eraikitze lanentzako eskatutako moratoria lortzea bestetik.

Dudipe bilgunea UZZ-n bilakatzeak, GZZren inguruan geroz eta herri gehiagotan sortzen ari diren ZZ taldeekin sintonian aritzeko beharri erantzuten dio larunbateko prentsaurrekoan adierazi zutenez.

Horrez gain, 'zero zabor' eredua zer den ere agertu zuten. «Egun indarrean dagoen sistema, kontsumoan oinarrituta dago. Gauzak ahalik eta kontsumo handiena izan dezaten diseinatzen dira, horrek ematen baititu etekina».

Publicidad

Horri aurre egiteko sortua omen da zero zabor eredua. «Zero Zabor sisteman, kontsumoa ez da balio eta xede gorena. Materialeen ziklo osoa hartzen da kontuan. Horrela, ekoizleak etekinak lortzeko ez du soilik produktua kontsumitzerakoan «ona» izatea lortu behar. Produktua, kontsumitu ondoren berreskuragarria izatea behar du etekinak lortu nahi baditu».

Lan desberdinak

Usurbil Zero Zabor taldeak ondorengo lanak hartuko ditu bere gain: Herrian Zero Zabor norabidean politika berriak aplikatu daitezen saiatu; Herritarren hondakinekiko ardura areagotzeko informazioa eta aukerak proposatu; Atez Ateko bilketa hobetzeko ahaleginean saiatu; Murrizketa eta berrerabilpenerako ekintzak proposatu; GZZekin batera, herrialdean hondakinekiko arazoari aurre egiteko politika eraginkorrak bultzatu; Errausketa eta erraustegiaren inguruko lobby-en interesen aurka borrokatu.

Publicidad

Beraiekin modu batera edo bestera lan egiteko prest dagoen herritar orori ere dei egin zien beraiekin harremanetan jarri eta bere ekarpena egin dezan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad