San Fermin eguna ospatu zuten atzo Zegamako gaztetxoek. M. BERASATEGI
Zegama

Zegamako udaleku irekiak eta udako haur txokoa aurrera doaz

MIKEL BERASATEGI

Viernes, 8 de julio 2022, 00:16

Zegamako Udalak antolatutako udaleku irekietan 3 eta 10 urte bitarteko 145 haurrek eman dute izena aurten. Ekainaren 22 an hasi ziren eta uztailaren 29an amaituko dute. Ordutegiari dagokionez, batzuk 9:00etatik 13:00etara eta beste batzuk 10:00etatik 13:00etara biltzen dira udalekuetan.

Publicidad

Bost aste hauetan zehar, hemezortzi hezitzaile eta koordinatzaile bat arduratzen dira udalekuen antolaketaz. Ekintza eta jolas ugari burutu dituzte, eta oraindik ere badute zer egina! hala nola, ur jolasak, eskulanak, zirkoa, eguneko zentrokoei bisita eta ekitaldia, altxorraren bila, euskal festa, txorauta jolasa,...

Esaterako, atzo bertan San Fermin eguna ospatu zuten haur-talde guztiek batera Kultur etxeko plazan.

Bestalde, 2-3 urteko haurrentzat Udako Haur Txokoa antolatu du Udalak. 7 haurrek eman dute izena bertan. Hezitzaile bat arduratzen da hemengo ekintzen antolaketaz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad