Kanpaina berriaren aurkezpeneko irudia. Udala
Amasa-Villabona

Merkataritzaren historia erakusleiho bihurtuz

Argazki zaharren eskutik, herriko merkataritzaren memoria eta balioa azaleratu nahi dira

Josu Zabala Barandiaran

Amasa-Villabona

Martes, 29 de julio 2025, 16:48

Udalak eta Oria Merkatarien Elkarteak elkarlanean herriko merkataritzaren historia eta balioa ikusarazteko kanpaina berria jarri dute abian. Ekimenaren bidez, argazki zaharrekin apaindutako erakusleihoek iragan komertziala berreskuratu eta gaur egungo merkataritzari babesa ematea dute helburu.

Publicidad

Kanpainaren aurkezpena Erreboteko plazan kokatutako erakusleiho historikoetako baten aurrean burutu zen. Bertan izan ziren Beatriz Unzue alkatea eta herriko merkatari talde bat, eta adierazi zuten ekimenak herriko memoria historikoa berpiztu nahi duela, herritarren eta tokiko merkataritzaren arteko lotura emozionala indartuz.

Erakusleihoetan ikusgai jarri diren irudiak udal artxibotik hartutako argazki zaharrak dira, eta, alkatearen esanetan, «iraganeko irudiek herritarrei gogorarazten diete Villabona beti izan dela merkataritza herria, eta horrela izaten jarraitu nahi duela».

Argazkiak, gainera, gaur egun jarduerarik ez duten lokaletan kokatu dira, espazio horiek bisualki biziberritzeko eta tokiko merkataritzaren presentzia indartzeko helburuarekin. Guztira, Udalak 1.100 euro bideratu ditu kanpainarako, eta inprimaketa lanak Imanol Echeverriak burutu ditu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad