Villabona
Fleming Eskola publikoan berrikuntzak egin ditu UdalakAzken hilabeteetan herriko eskolako bi eraikinetan azpiegiturak eraberritzeko lanak egin ditu
Jueves, 5 de octubre 2023, 21:30
Ikasturtea hasterako Amasa-Villabonako Udalak Fleming eskola publikoko azpiegiturak eraberritzeko lanak egin zituen, ikasleen udako oporrak baliatuta. Bi berrikuntza lan izan dira nagusiki, bai Arroa auzoko eraikinean, baita Otelarre auzokoan, ikasleen zein irakasleen beharretara begira diseinatu zirenak.
Publicidad
Alde batetik, gaur egun hezkuntzak dituen behar aldakorretara egokitzeko, tabike mugikorrak jarri zituen Arroa auzoko Fleming Herri Eskolaren hiru gelatan. Aldaketa horri esker hezitzaileek bi gela batu edo banatuta erabiltzeko aukera izango dute, unean uneko premien arabera.
Irakaskuntzaren kalitaterako inbertsio hori egiteko 30.312 euroko aurrekontua izan du, eta Goiatz, S.L. eta Tabiexpert enpresak aritu ziren lanean. Udalak Eusko Jaurlaritzaren 'Udalaguntza 2022' dirulaguntza lerrora aurkeztu zuen proiektu hau, eta inbertsioaren %60ko jasoko du bueltan.
Komun irisgarria
Bestalde, Otelarre auzoko Herri Eskolan inklusioa eta irisgarritasuna hobetzeko asmoz, eta mugikortasun arazoak dituzten ikasleengan pentsatuz, eraikinaren behe solairuan komun bat egokitu zuen Udalak.
Lan horretarako 25.663 euroko inbertsioa egin zuen. Zumarpe Kudeaketak S.L. enpresak gauzatu zituen egokitzapen lanak. Eraberritze horretan ere Eusko Jaurlaritzaren 'Udalaguntza 2022' lerroaren bidez, inbertsioaren %60a finantzatzeko laguntza jasoko dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión