Villabona

Euskararen erabilera normalizatzeko Plan Estrategikoa onartu du Udalak

Amaia Núñez

amasa-villabona.

Miércoles, 21 de agosto 2024, 20:05

Euskararen erabilera indartu eta areago-tzeko helburuarekin, Plan Estrategikoa osatu du Amasa-Villabonako Udalak. Uda aurreko azken udalbatzarrean onartu zen dokumentua eta, hortaz, 2027 urtera bitartean egongo da indarrean. Plan berri horretan Amasa-Villabonan bai zerbitzu-hizkuntza, bai lan-hizkuntza modura, euskararen erabilera bermatu eta herritarren hizkuntza-eskubideei erantzun ahal izateko ildoak zehazten dira.

Publicidad

Euskara Normalizatzeko Plan honen helburu nagusietako bat Euskararen erabilerak Amasa-Villabonako Udalean duen tokia erakustea da, eta, era berean, gaur egun euskarak udalean duen egoera hobetzeko lan tresna izatea nahi dute. Horrela, hau lor-tzeko eman beharreko pausoak ere zehazten ditu dokumentuak.

Bost urteko balioa izango du plan berriak, iaztik 2027ra bitartean. Hala ere, urtez urte kudeaketa plan bat egingo dute, epealdi osoko ikuspegi estrategikoaren baitan ekitaldi bakoitzerako helburuak, arduradunak, epeak, neurriak eta baliabideak zehaztuko dituena.

Jada martxan dagoen plan hau UEMAk eta Udalak elkarlanean egin dute, eta horretarako udal langileen eta ordezkarien parte-hartzea ezinbestekoa izan da. Zentzu honetan, udal-langile eta ordezkari guztiei zuzendutako plana da; beraz, plana behin udalbatzak onartuta, denek bete beharko dituzte bertan jasotzen diren hizkuntza irizpideak.

Odol-emaileak

Amasa-Villabonako, Zizurkilgo eta Adunako Odol Emaileen taldeak jakinarazten du abuztuaren 30ean, ostiralean, egingo direla hurrengo odol-emateak Villabonan. Arratsaldeko 16:30etik 20:30a arte eman ahal izango da odola, ohi bezala, Gurea antzokiko erakusketa gelan.

Publicidad

Joateko asmoa dutenei aurretik ordua hartzea gomendatzen zaie 943 007 885 telefono zenbakira deituta ostiral goizean bertan, momentuan sortu daitezkeen iladas itxaron beharrik ez izateko, nahiz eta joaten diren guztiek eman ahal izango duten odola.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad