Euskaraldirako txapak jasotzeko datak badira
IMANOL ARRATIBEL
Domingo, 6 de noviembre 2022, 00:12
Euskaraldiaren 2022ko edizio honetan parte hartzeko izena eman dutenek Ahobizi edo Belarriprest txapak jasotzeko aukera izango dute datorren azaroaren 15 eta 17an, Villabonako Berdura plazan, 17:30etik 19:30era edo azaroaren 16an, Aljibeko sarreran, 17:30etik 19:30etara. Oraindik izena eman ez dutenek ere parte hartzeko aukera izango dute, txapak jasotzeko egun eta ordu horietan izena emateko aukera egongo baita.
Publicidad
Amasa-Villabonako Udalak, oraingoz herriko beste 55 entitatek bezala, Arigune gisa parte hartuko du Euskaraldiaren aurtengo edizioan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión