Villabona
'Bizipoztu Dantzan' ikuskizuna eskainiko dute Oinkarik eta BizipozakSarrerak salgai daude jada eta etekinak Bizipoza jaialdia finantzatzera bideratuko dira
Amaia Núñez
Amasa-Villabona.
Martes, 23 de mayo 2023, 21:29
Aurten Bizipoza egitasmoa Aiztondo bailaran, Anoetan eta Iruran egingo da eta horren baitan hainbat ekitaldi egingo dira herrietan. Jaialdi nagusia ekainaren 17 eta 18an izango da. Elkarte ezberdinek parte hartuko dute, horien artean Oinkari Dantza taldeak. Ekainaren 17an, 'Bizipoztu dantzan' emanaldi berezia eskainiko dute.
Publicidad
Ikasturte amaieran urteko antolatzen duten ikuskizuna, baina aurten berezia izango da, Bizipozarekin elkarlanean prestatu baitute. «Oinkarirentzat ohorea eta ilusioa da Bizipoza egunaren bueltan eta Bizipoza elkarteen lanari lagunduz aletxoa jarri ahal izatea», aitortu zuen Ainhoa Barandiarain Oinkari Dantza Taldeko kideak.
Bizipoza elkartearen abestiekin osatu dute ikuskizuna. «Kideen artean, badakigu ze garrantzitsua den elkarte horiek egiten duten lana. Batzuk lehen pertsonan ezagutzea tokatu zaigu, eta pozik gaude besteak ezagutzeko aukera eman digulako lankidetza honek», azaldu zuen. «Gainera, Bizipozak elkartasun bide ezberdinetarako leiho bat zabaldu digunez, gure herrian eta bailaran dauden elkartasun talde eta praktikei aitortza egiteko ere baliatuko dugu emanaldia».
'Bizipoztu dantzan!' emanaldia bi aldiz egingo dute ekainaren 17an. Lehenengo saioa, 12:00etan izango da eta arratsaldekoa, 18:30ean. Sarrerak salgai daude www.villabona.eus webgunean 5 eurotan. Eskuratuko den dirua Bizipoza ekimena sustatzeko baliatuko da.
Bizipoza elkarteko koordinatzaile Leire Elizegik aitortu zuenez, ikuskizunaz haratago, ibilbide luzea izango du Oinkariren lanak. Izan ere, «gida didaktikoak sortzen ari gara urte amaieran argia ikusiko dutenak eta bertan, Oinkarik sortutako koreografien bideoak gehituko dira».
Publicidad
Era berean, herriko taldeei ere aitortza egin nahi izan zieten dantza ikuskizunaren aurkezpenean, zehazki Amasa-Villabonako Elkartasun Sareari. Bertako kide den Jon Padillak azaldu zuenez, pandemiaren ondorioz sortu zen elkartea, zaurgarritasun egoeran zeuden pertsonentzako oinarrizko elikagaiak banaketarekin hasi ziren, Udalak martxan jarritako ekimenari jarraipena emanez. Udaletxeko gizarte zerbitzuetako langileekin harreman zuzenean lan egiten dute. «Gure lehentasuna oinarrizko beharrak elikagaiak, arropa, oinetakoak eta horrelako produktuak biltzen jarraitzea da, eta, garrantzi handia ematen diogu pertsona hauen integrazioari ere».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión