Herriko euskararen egoeratik abiatuta diseinatu da datozen urteetarako plangintza berria. A. Núñez

Amezketa

Udalak Euskara indarberritzeko datozen urteetarako plana onartu du

AROA marko berrira egokitutako plangintza da eta 2034ra begirako erronka eta landu beharreko ekintzak zehazten ditu

Amaia Núñez

Amezketa

Viernes, 5 de diciembre 2025, 20:22

Herritarren gehiengoa euskalduna izanik, azken hamarkadetan euskaraz hitz egiten duten herritarren kopurua gutxitzen joan da. Hori dela eta, Euskara Sustatzeko Plana jarri zuen martxan Amezketako Udalak eta, orain, Euskara Indarberritzeko eta Euskaldunok ahalduntzeko Marko Estrategikoa onartu du, Eusko Jaurlaritzaren AROA.

Publicidad

Plangintza hau osatzeko hausnarketa prozesua egin da herria, bai gizarte-eragileekn zein herritarrekin UEMAren aholkularitzapean. Horrela, gaur egungo egoera aztertu, dauden hutsuneak eta erronkak identifikatu eta aurrera begira eman beharreko urratsak diseinatu dira.

Udal langile eta zerbitzuetatik herritarretaraino eragina izango du plan berriak. Horrekin, datozen urteetan euskararen komunitatea sendotzea eta Amezketa euskaldunago, justuago, ekitatiboago eta inklusiboagoa eraikitzen laguntzea du helburu. Dokumentu guztiak Udalaren web gunean kontsulta daitezke. Udalaren kasuan, proiektu propioa du eta bertan udalean euskararen erabilera indartu eta areagotzeko plangintza ere osatu da.

Plana zazpi ardatz estrategikotan banatu dute: Udala, euskararen aldeko jarrera, euskararen ezagutza edota gaitasuna, hizkuntza erabilerarako estrategiak, berrikuntza, ikerketa eta sistematizazioa, eta komunikazioa. Arlo bakoitzean erronka ezberdinak identifikatu dira eta, horietan, bakoitzaren egoera hobetzeko ekintzak definitu dira.

Hauek osatzeko, Amezketaren egoera demografikoa aztertu da, euskarak herrian dituen indargune eta ahulguneak identifikatu dira herritarrek erantzundako galdetegiaren bidez. Horien baitan, indargune handienak bezala identifikatu dituzte euskaraz aritzeko joera lagunen arteko harremanetan, nagusien artean eta familian, eskolan eta kultura eskaintzan. Beste aldean, egoera hau ahultzen duten aspektuei dagokionean, sare sozialak, ostalaritza, haurren arteko harremanak eta lan harremanak dira botu gehien jaso zituztenak.

Publicidad

Gainera, herritarrekin bi parte hatze saio egin ziren. Lehenengo 2034ra begira sei erronka nagusi adostu zituzten: Etorri berrien harrera eta integrazioa, haur eta nerabeen hizkuntza ohiturak, euskararekiko sentsibilizazioa, euskalduntzea eta alfabetatzea, Ostalaritza eta merkataritza, eta Euskarazko ikus-entzunezkoak eta euskal erreferenteak. Ondoren, horiei aurre egiteko ekarpenak jaso ziren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad