Txupinazoa, krosa eta marrazketa lehiaketa, gaur Haurren Eguna ospatzeko
Elizako ordularia konpondu duten bolondresek botako dute txupinazoa
IMANOL ARRATIBEL
ASTEASU.
Jueves, 28 de junio 2018, 00:54
Gaur Haurren eguna ospatuko da San Pedro Jaietan. 11:00etan haurren txupinazoa botako. Ondoren, haurren krosa eta marrazketa lehiaketa. 12:00etan haur parkeaz gozatzeko aukera izango da frontoian, eta 14:00etan hasiko da umeen bazkaria. 15:00etatik 17:00etara, berriro ere haur parkea. 17:30ean Arkupeko Pilota Txapelketako eta gizonezkoen pala txapelketako finalak jokatuko dira, eta 19:30ean txupinazoa botako dute elizako ordularia konpontzeko osati bolondres taldeko kideek. Ondoren, kalejira: txistulari, buruhandi eta Zizurkilgo erraldoiekin. 22:30ean bertso saioa plazan, Andoni Egaña, Agin Laburu, Maialen Lujanbio eta Haritz Mujikaren eskutik. Gai jartzailea Amaia Agirre izango da, bertso eskolako ikasleen laguntzarekin. Ondoren, kalejira tabernaz taberna: Izer eta Alabier, Laja eta Narbaiza trikitilariekin.
Publicidad
Bihar San Pedro eguna ospatuko dute Asteasun. 10:00etan diana eta 11:00etan meza nagusiarekin hasiko dira ekitaldiak. Ondoren Elizmendin, eskertza elizako erlojua eraberritu duten bolondresei. Gero, Soka Dantza eta hamaiketakoa. Asteasuko pilota eskolako txapelketako finalak ere jokatuko dira. Aurrebenjaminak: Alain Urkola vs Adei Lanzeta eta Benjaminak: Iker Izagirre vsAratz Agirrezabal. 18:00 Kalejira herriko musikari, buruhandi eta erraldoiekin.21:30.Herri afaria. Ondoren, Laket musika taldearekin erromeria.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión