Argazkia: Iñigo Royo

Jai giroan murgildu dute Astelenita

Tolosarrek argi dute Astelenitak ez duela parekorik Gipuzkoan, eta horregatik bertaratzen dela hainbeste lagun astelehen berezira. Karrozak eta txarangak kalean dira, eta heldu zein gazteentzako egitaraua prestatu dute egun osorako

Lunes, 4 de marzo 2019, 16:57

Herria hartu du Astelenitak, udalerriko astelehenik jendetsuenak, eta bertaratu diren lagunek kalera atera dituzte mozorrorik ikusgarrienak. Konpartsen desfileak heldu eta gazteak jarri ditu dantzan; jai-giroak hazten jarraitu du egunak aurrera egin ahala.

Publicidad

Tolosako inauteriak kolokan jar ditzakeen fenomeno bakarra, segur aski, eguraldia da, eta hori ere alde izan dute asteburu osoz tolosarrek. Goizeko 9:00etan abiatu da Astelenitako egitaraua, txaranga kalera irten denean. Parte zaharrean ibili dira andereño Kizkurneren ikasleak, autobus magiko eta guzti, eta baita Berebiziko Espioiak ere.

Ver fotos

Galería. Iñigo Royo

11:00etan hasi dira aisialdi taldeetako lagunak San Frantziskon dantza barreiatzen. Karroza eta konpartsez gain, DJ ibiltaria, kalejira, zezenak eta txarangak ariko dira giroa berotzen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad