Irura
Stefano Rinaldi eta Irati Ortiz de Anda irabazle Tolosaldeko Ultra Trail ErronkanEhundik gora kirolarik parte hartu zuten eskualdeko hamahiru herrietatik igaro zen proban
Irura
Martes, 16 de septiembre 2025, 20:25
Eskualdeko kirol ekitaldi berria arrakastaz bete zuten bere lehenengo edizioak. Tolosaldeko Ultra Trail Erronka, David Delgado Santosen omenezkoa, ehundik gora kirolarik osatu zuten larunbatean. Amaieran, Stefano Rinaldi italiarrak gurutzatu zuen lehengo Irurako plazan kokatuta zegoen helmuga. Emakumezkoetan, Irati Ortiz de Andak irabazi zuen.
Publicidad
Lehenengo edizio honetan 113 korrikalarik parte hartu zuten, horietatik 73 banakako proban, eskualdetik zein kanpoko hainbat herritatik gerturatu zirenak: Bilbao, Gasteiz, Lekunberri, Ondarroa, Madril... Banaka edo erreleboka egiteko aukera zegoen, guztien-tzat berdina: Tolosaldeko herrietatik igarotzen ziren 77 kilometro, 4.600 metroko desnibelarekin. Helmugan lehena Stefano Rinaldi italiarra izan zen, 8:16:49 denborarekin. Igor Olalde aretxabaletarra izan zen bigarren eta Julen Garmendia donostiarra hirugarren. Maila honetan, Tolosaldeko lehena laugarren postuan sartu zen helmugara, Xabier Mujika alkizarra. Emakumezkoetan Irati Ortiz de Andak irabazi zuen, 10:30:23 denborarekin. Izaskun Sanz getzearra izan zen bigarren eta Eva Lizarralde oiartzuarra hirugarren.
Erreleboka, bikote ez-mistoetan Amets Uzkudun eta Iñaki Olano altzoarrek irabazi zuten, eta bikote mistoen artean, Noelia Lataburu eta Xabier Irazusta irurarrek.
Aurten, Irura izan zen probaren erdigune eta bertan kokatu zen irteera eta helmuga. Goizeko 06:00etan probari hasiera eman aurretik, David Delgado Santos-i omenaldia egin zioten, Rafael Delgado eta Isabel Santos, bere gurasoei, aurreskua dantzatuz. Gerora, sari banaketan ere parte hartu zuten. Izan ere, Daviden ametsa zen eskualdean Ultra distantziako proba bat antolatzea, baina pandemiak lehenik eta 2022an David beraren heriotzak mendiko eskua egiten ari zenean, antolakuntza bertan behera utzi zuten, iaz bere lagunek ideia berreskuratu zuten arte. Datorren urtean Alegiak hartuko du irteera eta helmuga.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión