Ver fotos
Segurako kaleetan ibili da San Nikolas Txikia
Uxue Etxeberria Aranburu izan da aurten obispo txikia, duela 45 urte bere aitak egin zuen antzera
amaia nuñez
Martes, 6 de diciembre 2022, 14:58
San Nikolas Txikiarekin batera ehunka haur eta gaztetxo ibili dira gaur Segurako kaleetan haurren patroi bezala ezagutzen denaren egunean. Uxue Etxeberria Aranburu izan da aurten obispo txikia, duela 45 urte bere aitak egin zuen antzera.
Publicidad
Ia etxe guztien atarian abestu dute San Nikolasen abestia goxoki zaparrada jaso aurretik. Gogo eta ilusio handiz, herri-guneko kaleak igaro ondoren, kanpoaldeko etxe berrietan ere zain zituzten bizilagunengana abiatu dira. Herriko haurrez gain, eskualdeko hainbat familia ere gerturatu dira Segurara eta ohituran parte hartu dute.
Gaur egun eskolan egiten da zozketa, sei urteko haurren artean eta Uxue Etxeberria izan da saritua. Aimar Lizarraldek gidatutako 'Pintto' poniaren gainean, haurren taldea kalez kale zuzendu ditu. Haurrei balkoietatik goxokiak botatzen zizkieten bitartean, San Nikolas txikiak goxokiz betetako kukurutxoak jaso ditu.
Zorteak nahi izan zuen bera izatea aurten San Nikolas Txikia. Familiari ilusio handia egin dio, bere aita Ibon ere jantzi berdinekin atera baizen duela berrogeita bost urte. Gaur goizean pozik zeramatzan bastoia eta goxokiak jasotzeko bandeja. «Berak ezin du guztiarekin». Gainera, bere aitona Jose Luis Etxeberria izan zen urte luzez Laureano Telleriarekin batera Seguran egun hau antolatu zuena. «Emozionatu egin nintzen nere lagunaren iloba zela jakitean», esan du goxokiz betetako kukurutxoa Uxueri eman aurretik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión