Asteasu
Satira izango da Muskerraren Eguneko ardatz larunbateanPandemiak geldiarazi zuen eguna berriro antolatuko da, Atxagak gidatutako ibilbidea ekitaldi nagusiarekin
Martes, 12 de septiembre 2023, 21:45
Muskerraren egunak bere bosgarren edizioa beteko du larunbat honetan Asteasun. Aurten satira izango da gai nagusia eta hainbat ekitaldi izango dira egun guztian zehar, gogoeta eta aisia uztartuz osatu duten egitarauan.
Publicidad
Ohi bezala, eguneko ekitaldi nagusia Bernardo Atxaga idazleak gidatuko duen ibilbide laburra izango da. Goizeko 10:00etan irtengo da plazatik eta herriko txoko ezberdinetan egingo du geldialdia, bere gogoetak elkarbanatzeko. Ordu berean haurrentzako jolasak antolatuko dira familientzat egokitutako 'Muskerraren bidea jolasa' abiapuntutzat hartuta.
Muskerraren bidea 11:30ean amaituko da Tranpanzulo plazan eta segidan parte hartzaileentzako salda eta hamaiketakoa eskainiko da herriko tabernetan. Gainera, ohi bezala, Iturri-bueltako apustua egingo da 13:00etan.
Arratsaldean, berriz, hitzaldia izango da 17:00etan. Bernardo Atxagak, Joseba Sarrionandiak eta Jose Mari Iturraldek satiraren funtzio sozialaren inguruko gogoetak elkarbanatuko dituzte. Izan ere, antolakuntzak adierazi duenez, satirak funtzio garrantzitsua izan du, edozein jendartetan, komunitatean ematen diren botere harremanen erregulazio mekanismo gisa. Euskal ahozko tradizioan ere garrantzi handia izan du.
Bernardo Atxagaren obretan oinarrituz sortu zen Muskerraren Eguna 2017an. Lau edizio egin ziren, parte hartze handiarekin, baina pandemiak behartutako geldialdiaren ondoren ez zen berriro antolatu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión