Segura
Santa Engrazia ermitako gurutzea, laguntza eskeXVIII. mendeko pieza historikoa berritzeko lanak 4.000 euroko kostua du, eta Parrokia lanean dabil beharrezkoa diren finantziazio iturrien bila
1745. urtetik gaur artean Ostiral Santu goizean Gurutz bidea egiten da Seguran Santa Engrazia ermitan hasita. Bertan ere urtero erein aurretik haziak bedeinkatzen dira. Herriko ... sinboloa da ermita hau eta hantxe dagoen gurutzea. Ostiral Santuko gurutz bideari hasiera emateko bertako gurutzeari muin ematen zaio. Gurutze hau XVIII. mendekoa da, beraz, balore artistiko handikoa da. Baina denboraren poderioz, zenbait kalte gertatu zaizkio eta berriztatzea ezinbestekoa bihurtu da. Bada, errestaurazioak 4.053,50 euroko aurrekontua du.
Publicidad
Egungo gurutzearen egoera herritarrek ikusi ahal izan dezaten urtero bezala, aurten ere, Ostiral Santuko Gurutz bidean ikusgai eta muun emateko gai izango da Santa Engraziako ermitan. Bide batez arratsaldeko Nekadiaren ospakizunean ere parrokian erakutsiko dute, baita gurtzeko aukera emango ere.
Lagundu nahi duen ororentzat
Parrokiako juntaj herritar guztiei, bai egun herrian bizi direnei, baita jaiotzez seguratar izan eta kanpoan bizi direnei ere, eta baita herriko eremuan kokatuta dauden enpresei zuzentzen die laguntzeko eskea. Hain justu, gurutze honen errestaurazioan parte hartu nahi duen orok, parrokiak Kutxabanken duen kontuan ekarpena egiteko aukera azaldu du, zenbaki honetan: ES32-2095-5066-73-1060385860. Bizum bidez eman ahal izango da laguntza: 688 618 899 zenbakian eta eskuz ere Parroki Batzordeko edozein pertsonarekin. Parrokiako juntak aldez aurretik eskertu nahi izan du herriko ondarea den Santa Engraziako gurutzea berriztatzeko laguntza emango duten herritarrei eta enpresei.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión