A. NÚÑEZ

Olaberria

San Juan Txiki ospatu zuten Olaberrian

Amaia Núñez

Olaberria

Viernes, 29 de agosto 2025, 20:43

Usadioari jarraituz, San Juan Txiki eguna ospatu zuten atzo olaberriarrek. Meza Nagusiaren ondoren, herritar ugari elkartu ziren Udalak plazan eskainitako hamaiketakoa dastatzeko. Arratsaldean, berriz, haurrentzako 'Artilusio' ikuskizuna eta binakako pelota partiduak jokatu ziren. Herriko pelotari gazteak ere jokatu zuten tartean. Iluntzean trikitilariek alaitu zuten giroa herri afarira bitartean eta, gauean, Oilar Beltzak taldearekin erromeria izan zuten.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad