Bengoetxea-Zabala anai-arrebak amarekin eta amonarekin.
Amezketa

Pello Zabalak bere txokoa izango du Amezketan

Gaur Iker Galartzak bere omenez antolatu den ibilaldia gidatuko du, «ekitaldi alaia», dio Xalton bere anaiak

AGURTZANE NÚÑEZ

Domingo, 20 de marzo 2022, 00:04

Amezketa ezagutzera eman duenik bada, Fernando Amezketarra dela esan daiteke. Baina Pello Zabalak ere beti goraipatu zuen bere jaioterria eta ezagutzera eman zuen. Gaur, herritarrek omenaldia eskainiko diote bere jaiotetxetik, Errementainetik, abiatuta.

Publicidad

Familiak udalaren proposamena gogo onez jaso zuen. «Nire anaia Iñakirekin hitz egin zuten eta ondo iruditu zitzaigun. Nahi genuen bakarra zen ekitaldi alaia izatea, Pello pertsona alaia zelako. Ez genuen nahi omenaldi triste bat izatea», azaldu du Xalton Zabala anaiak. Horregatik, Iker Galarza aktore amezketarra izango da bisita gidatzeko arduraduna. «Ikerren aita, Luis Mari, gure lehengusua da, gainera, eta ibilbidea egiteko egokiena iruditu zitzaigun», dio.

Hasiera batean ibilbidea Amezketako plazan hastea zen asmoa. Izan ere, Pello Zabala Pernando Amezketarraren hereniloba zen. «Gure ama Amezketako azken bengoetxeatarra zen, Fernandoren birbiloba», azaltzen du. Pello Zabalak idatzitako lehen liburua ere Pernandori buruzkoa izan zen, 'Mi tatarabuelo Fernando Amezketarra', gazteleraz.

Amezketar izateaz harro bazegoen ere, «Pello frantziskotarra zen, oso Arantzazukoa», gogoratzen du Xaltonek. Oso gaztetatik argi zuen bere bokazioa, baita Arantzazura joan nahi zuela ikastera. «Pellok bederatzi urte zituenean hil zitzaigun aita, 35 urterekin. Lehenagotik bazekien hara joan nahi zuela, baina orduan argi izan zuen. Bost senide ginen etxean, eta fraile joateko laguntzak ematen zituzten orduan. Hiru mutilak Arantzazura joan ginen eta neskak Donostiara», gogoratzen du.

Hilean behin edo joaten zen ama bisitatzera Pello Zabala, jaiotetxera, bestela bizitza guztia Arantzazun eman zuen. «Hasieran joaten ginen ikasleon irakasle zen, eta organista ere bazen. Berak inoiz ez zuen nahi izan Arantzazutik atera, baina nahi izanda ere, ez zuketen utziko. Gazteekin egoteko asko balio zuen eta organoa jotzeko ere behar zuten. Ikasteko balio ez zutenei edo bokazioa argi ikusten ez zietenei misioetara bidaltzen zieten, eta zuzentzen baziren, berriro ekartzen zituzten», dio.

Publicidad

Bere bizitzaren ardatzak

Zabala-Bengoetxea familiaren gaztaroa ez zen erraza izan. «Gure aitona Errementaineko semea zen. «Gure aitona errementaria zen, familia onekoak ziren, dirua zeukaten. Baina 32 urterekin hil zen eta amona etxerik eta dirurik gabe geratu zen. Urte askotan Pitillasen zerbitzari egon zen aitonaren heriotzaren ondorengo zorrak ordaintzeko». Gero, bi alabak paper-fabrikan lanean hasi zirenean, amak aita ezagutu zuen bertan. Errementain berriro erosi ahal izan zuten. Baina hil zenean, berriro ezer gabe geratu ziren. «Gainera, hil zen egunean, amak ateraino lagundu zuen, ni besoetan ninduela. Pello bizikletan zebilen inguruan, eta aitaren istripua gertatu zenean, dena entzun zuen», azaltzen du.

Xaltonek urtebete inguru zuen Pello Arantzazura joan zenean. «Hamar urtera arte edo, ni hara joan nintzenera arte, ez nuen ia ezagutu. Urtean behin joaten ginen familiakoak bisitatzera eta amonak esaten zidan 'hori zure anaia da'. Gerora, han nengoenean, denbora librean paseatzera joaten ginen, baina hasieran ez genuen hitz egiten ere, konpainia bakarrik».

Publicidad

Gaurko ibilbidea

Amezketa jaioterrian zeharreko ibilbidea baino, Pello Zabalaren bizitzaren ardatz izan ziren arloak ezagutuko dituzte bisitariek: musika, natura eta kultura. Arantzazuko organo-jolea izateaz gain, musika-zale sutsua zen, eta urteetan Euskadi Irratian 'Klasikoak gaur' saioa aurkeztu zuen.

Natura eta eguraldia ere bere zaletasunetako bat izan zen. Euskadi Irratian ezagunak ziren goizero egiten zituen eguraldiaren iragarpenak. Ohiko iragarpenez gain, tenporak aztertzen zituen eguraldia nolakoa izango zen aurreratzeko.

Publicidad

Naturari buruzko hainbat liburu idatzi zituen. Azkena 2019an argitaratu zuen, 'Natura labur mintzo'. Udalak herriko etxe guztietara ale bana banatu du aste honetan, Zabalaren lana etxe guztietan egon dadin. Omenaldiaren eguna martxoaren 20an egitea ere ez da kasualitatea izan, udaberrian hasten den eguna baita.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad