Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Tak Oria arraun elkarteko kamiseta jantzita, herriko bi neska eskualdeko traineruan egiten ari diren lana aldarrikatu nahi du Mayozek Jose Mari López
Orexa | 90 urte zurekin

«Orexako hiru neska ibiltzen ginen pinudiak neurtzen»

Babeslekua. Basoarekin lotura zuzena izan du Jone Maiozek txikitatik eta mendiak zaintzea ogibide bihurtu du; haiek babestea denon mesederako dela aldarrikatzen du

Domingo, 15 de junio 2025, 00:21

Basoz eta belardiz inguratutako herria da Orexa, «junttua» eta horrek bere biztanleen izaeran ere eragin du. Jone Maioz Malkorra orexarra da, «Altziturrieta baserriko alaba» eta argi dauka bere jaioterria babesleku bat dela. 40 etxek eta 108 biztanlek osatzen dute, baina, aldi berean, herritar bakoitzeko ardi eta eguzki plaka gehien duen herria da. Gipuzkoan biztanle gutxien dituena.

Etxetik jaso zuen basoen kudeaketaren garrantzia eta Madrilen Baso-ingenieritza ikasi ondoren, basogintza izan du lanbide. «Oso gustukoa dut lanbidea, batez ere basoarekin dudan loturarengatik eta lotura hori etxetik datorkit», dio. «Lehengo baserri gehienek baso eremu bat daukate. Gure etxean aitonak, gero aitak eta amak ere bai, basoarekin baserriak zuen diru-etorri hori» baloratzen ikasi zuten. «Uste dut basoak badauzkala eskaintzeko onura ugari; baina –eta hau asko azpimarratzen du– behar dugu laguntza, administrazioarena eta, nola ez, errekonozitzea benetan baso horietatik ateratako onura horiek beharrezkoak direla denontzat».

Ogibidean hasiera gogorra izan bazuen ere, etapa hark «oso oroitzapen onak» ekartzen dizkio. Autonomo bezala hasi zen egun zuzentzen duen Baso Elkarterako lanak egiten. «Arbolen neurketak egiteko hiru pertsona behar ziren», eta horretarako herriko beste bi neska kontratatzen zituen Maiozek. «Hiruak ibiltzen ginen Gipuzkoan zehar pinudiak-eta neurtzen». 35 urte igaro dira, baina garai hura oroitzean irribarrea ateratzen zaio. «Lanak gogor puntua bazuen, baina hiruok oso oroitzapen ederrak dauzkagu». Bizpahiru urteren ondoren, teknikari gisa sartu zen elkartean eta horretan aritu da orain arte.

OREXA

Comarca:

Tolosaldea

Habitantes:

100

Euskaldunes (2021):

93,69 %

Densidad población:

16,97 hab/km2

Tasa de paro (2023):

3,8 %

Renta personal (2022):

23.773 €

Altitud:

417 m.

Superficie:

589 Ha

OREXA

Tolosaldea

Comarca:

Habitantes:

100

Euskaldunes (2021):

93,69 %

Densidad población:

16,97 hab/km2

Tasa de paro (2023):

3,8 %

Renta personal (2022):

23.773 €

Altitud:

417 m.

Superficie:

589 Ha

OREXA

Comarca:

Tolosaldea

Habitantes:

100

Euskaldunes (2021):

93,69 %

Densidad población:

16,97 hab/km2

Tasa de paro (2023):

3,8 %

Renta personal (2022):

23.773 €

Altitud:

417 m.

Superficie:

589 Ha

OREXA

Comarca:

Tolosaldea

Habitantes:

100

Euskaldunes (2021):

93,69 %

Densidad población:

16,97 hab/km2

Tasa de paro (2023):

3,8 %

Renta personal (2022):

23.773 €

Altitud:

417 m.

Superficie:

589 Ha

Industriarik gabeko herria izanik, Maioz «oso eskertuta» dago bai Oihan Txiki kooperatibak zein Ostatuak egiten duten lanarekin. «Nik etxean arazo bat edukiko nuke. Ez daukat ganadurik eta nere sailak kooperatibak kudea-tzen ditu. Herria mantentzen dute. Gainera, gaztandegiak ere ematen ditu lanpostuak. Eta, nola ez, Ostatuak herriari ze bizitasuna ematen dion! Herria aurrera ateratzeko gogoa dago, bestela herri hil bat izango zen, eta ez da horrela batzuk lanean ari direlako hori ez gertatzeko».

Herrigunearen inguruan daude etxe ia guztiak, «bata bestearengandik oso gertu» eta horrek orexarrak «oso elkarganakoak egin ditu» Maiozen ustez. «Guretzako babesleku bat da, baita orexar kutsua duen jendearen-tzako ere». Kanpoan bizi diren senideak maiz itzultzen dira herrira eta, Maiozek onartzen du kaletik gogoz alde egiten duela Orexara. Herritik atera gabe asteburuak igarotzea baino plan hoberik ez zaio okurritzen: «Ostiralean etorri eta astelehenera arte hemen egoten nintzen».

Elkarrizketara TAK Oria arraun klubaren kamisetarekin iritsi da. Izan ere, bi neska orexar daude taldean, bat traineruan eta bestea batelean, eta harro dago ibaian entrenatzen duten neskak eskaintzen ari diren lorpenarekin.

Nire herria

- – Nolako herria da Orexa?

– Herri txiki bat da, herri 'junttua' da. Etxeak bata bestearengandik oso gertu daude eta jendea esango nuke baita ere oso elkarganakoak garela, bata bestea zain-tzekoak gara.

- – Zer da Orexan bizitzearen hoberena?

– Guretzako babesleku bat da. Orexan bizi garenontzako, eta baita ere, orexar ku-tsua duen jendearentzako.

- – Eta txarrena?

– Ez dauka txarrik.

- – Zein da herriko leku kuttunena?

– Hemen inguruko mendia: larreak, kooperatibak manejatzen dituen belardiak edo artadiak eta gure mendiak.

(88tik 72.ena)

Eta hurrengo igandean... Orio

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Orexako hiru neska ibiltzen ginen pinudiak neurtzen»