
Secciones
Servicios
Destacamos
Haur ia guztiei bezala, Maddi Agirreri zuhaitzetara igotzea eta zintzilika ibiltzea gustatzen zitzaion. Hala, pasio horri erantzunez txikia zela erabaki zuen eskaladan izena ematea eta, orain, hamazazpi urterekin, Euskadiko txalpelduna da soka modalitatean. Ordiziaren izena munduan zehar darama, nahiz eta penaz dioen herrian ez dela orain rokodromorik geratzen, eta horrek oztopatu egiten du jende gehiagok kirol hau ezagutzea.
Maiatzean Europako txapelketan lehiatzen aritu da, «oso gustura», eta, asteburu honetan, Espainiako Zailtasun txapelketan ariko da Kataluniako Sant Martí de Tous herrian.
Eskaladarako afizioa barrutik datorkion zerbait da, familian ez baitzuen aurrekaririk. Sei urte zituen etxean eskalatzen ikasi nahi zuela esan zuenean. Gurasoak hasieran harritu egin baziren ere, Tolosako kiroldegiko ikastaroetan apuntatu zuten. Eskalada munduan lehenengo pausuok eta lehiaketak ia batera iritsi zitzaizkion. «Betidanik parte hartu dut hemen inguruan antolatzen diren open eta lehiaketa herrikoietan», azaltzen du. Oraindik gogoan du Emaneurre taldeak antolatu zuen Goierriko 7 Orduak jardunaldian nola parte hartu zuen, duela hamar urte inguru. Lazkaokoak Tolosakoen aurka aritu ziren eta bera Tolosako taldeko kide izan zen.
ORDIZIA
Comarca:
Goierri
Habitantes:
10.286
Euskaldunes (2021):
59,89 %
Densidad población:
1.810,91 hab/km2
Tasa de paro (2023):
8,4 %
Renta personal (2022):
25.666 €
Altitud:
154 m.
Superficie:
568 Ha
ORDIZIA
Goierri
Comarca:
Habitantes:
10.286
Euskaldunes (2021):
59,89 %
Densidad población:
1.810,91 hab/km2
Tasa de paro (2023):
8,4 %
Renta personal (2022):
25.666 €
Altitud:
154 m.
Superficie:
568 Ha
ORDIZIA
Comarca:
Goierri
Habitantes:
10.286
Euskaldunes (2021):
59,89 %
Densidad población:
1.810,9 hab/km2
Tasa de paro (2023):
8,4 %
Renta personal (2022):
25.666 €
Altitud:
154 m.
Superficie:
568 Ha
ORDIZIA
Comarca:
Goierri
Habitantes:
10.286
Euskaldunes (2021):
59,89 %
Densidad población:
1.810,9 hab/km2
Tasa de paro (2023):
8,4 %
Renta personal (2022):
25.666 €
Altitud:
154 m.
Superficie:
568 Ha
Gainera, Euskal Selekzioak deitu zionetik, txapelketa ofizialetara salto egin zuen. Emaitzak iristen hasi ziren modalitate ezberdinetan. 13 urterekin infantil mailako Espainiako txapelketa irabazi zuen, Over All modalitatean, abiadura, bloke eta zailtasuna (soka) ariketak konbinatzen dituena. Hurrengo urtean ere garaipena errepikatu zuen.
Josune Bereziartu eskalatzaile ohia ez zuen aktiboan ezagutu Maddik, baina erreferente izaten jarraitzen duela onartzen du, Ainitze Belar eta Haizea Oses euskaldunekin batera.
Gaur egun Concious Training Climbing Teamen entrenatzen du ordiziarrak Esther Cruzekin. «Gogor entrenatzeak emaitzak ematen ditu», zioen azaroan Espainiako kopan hirugarren postua lortu ondoren bloke modalitatean. Gainera iaz, bigarren izan zen Espainiako bloke txapelketan eta, kopari dagokionean, sokan txapelduna ere bada. Aurten dagoeneko txapelak jantzi ditu: otsailean Euskadiko txapelketa irabazi zuen sokan eta gutxienez iazko denboraldiko emaitzei eusetko esperantza du. «Ea errepikatu daitekeen...», dio zalantzati.
Bizilagunen animoak ez zaizkio falta. «Hau hurrengo Olinpiadetara joango da», agurtzen du elkarrizketa bitartean ordiziar batek. Etxekoentzat, berriz, garrantzi-tsuena «gozatzea da, handik aurrera ikusiko da», dio amak.
Bere adinarekin ohikoena modalitate bat edo beste aukeratu eta espezializatzen joatea da ohikoena, baina Maddi oraindik ez du pauso hori eman. «Ezin dut aukeratu», onartzen du. Udako atsedenaldiaren ondoren, irailean ekingo dio berriro, bloke edo sokan, baina podioa lortzeko itxaropenarekin lanean.
- – Nolako herria da Ordizia?
– Herri polit bat. Ni oso gustura bizi naiz. Nire herria da.
- – Zer da Ordizian bizitzearen hoberena?
– Dagoen herri-giroa eta antolatzen diren ekintzak eta festak.
- – Eta txarrena?
– Ez dagoela rokodromorik. Bazegoen garai batean, baina kendu egin zuten, eta azkenen jendeari kirola ezagutzeko aukera kendu egiten diozu.
- – Zein duzu herriko leku kuttunena?
– Oreja parkea, txikitan momentu asko pasa ditudalako han jolasten, eta Oiangu, oso leku polita delako deskonektatzeko.
(88tik 70.)
Publicidad
Miguel Pérez, Josemi Benítez (GRÁFICOS) e Isabel Toledo
Amaia Oficialdegui, Sara I. Belled, Álex Sánchez y Raúl Rivas
Óscar Beltrán de Otálora, Gonzalo de las Heras e Isabel Toledo
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.