Ordizia
Parte hartze errekorra izango du Emaneurre Euskarari Egunak26 talde arituko dira goizeko herri-kirol txapelketan, baina egun osoan egongo da animazioa
Ordizia
Lunes, 1 de septiembre 2025, 20:03
Larunbat honetan emango dio hasiera Euskal Jaiei Emaneurre Euskarari Egunak. Duela hamalau urte bere bidea hasi zuen jardunaldiak eta gaur egun egitarauko kuttunenetakoa bihurtu da, baita abiapuntu. Aurten inoiz baina parte hatzaile gehiago izango ditu, 26 taldek izena eman baitute herri-kirol eta sokatira txapelketarako.
Publicidad
Goiza lagun-taldeen arteko lehiak hartuko du, 09:30etik bazkalorduraino. Talde guztiak ordu laurden lehenago elkartuko dira Joxe Migel Barandiaran plazan. Herri-kiroletan talde bakoitzak 15 oskola jaso, txingekin 3 itzuli eman, harriari 6 jasoaldi, zakuekin 4 itzuli, trontzarekin xerra bat moztu, arraunean ergometroarekin eta korrika hiru itzuli egin beharko dituzte. Bi aldiz osatu beharko dute zirkuitu hau. Neska zein mutil taldeek antzeko lanak egingo dituzte, harriaren eta txingen pisu ezberdinarekin.
Azken urtetan palmaresa osatu duten talde beteranoak ere zuzenean ikusteko aukera egongo da, besteak beste, Mokela, azken bi urteetan herri-kiroletan garaile izan direnak. Bertan izango dira baita ere, Gauss, Downtawn, Km39 edota Totzi.
Sokatiran multzoka arituko dira eta, lehenengo fasearen ondoren, bi ligatan banatuta lehiatuko dira. Finalak 13:50ean hasiko dira. Lehenengo sokatirakoak eta, segidan, herri-kirolenak.
Segidan, herri bazkaria izango dute parte hatzaile, antolakuntza eta zaletuek Plaza Nagusian. Ohi bezala, musika izango da nagusi arratsaldean. Marki eta Sukia trikitilariek alaituko dute giroa 16:30etik aurrera eta 18:35ean Joseto eta Anayak elektrotxaranga arituko da alde zaharrean. Tartean, taldeko argazkia ere aterako dute. Gauean, berriz, Gozategi taldearekin erromeria egongo da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión