Intxaustik kalabazin zuria eskaini zuen atzo. TERE

Orburu zuztarrak iritsi dira Iguategiren postura

Datorren asteari begira, Ordiziko jai nagusien txupinazoa izango dela eta 12:00etan udaletxeko balkoitik, feria motzagoa izango da

Tere Madinabeitia

Miércoles, 17 de julio 2024, 19:56

Ordizia. Udan ohikoa dan ugaritasuna eta aniztasuna iritsi da feriara. Produktu berriak eten gabe ari dira iristen, izan barazki izan fruta. Barazkietan aire librekoak eta ... negutegikoak batera ari direla esan behar da. Negutegikoen artean tomatea da nagusi (4'5-5 euro artean kiloa), baina laister iritsiko da aire librekoa ere. Lekak ere duela aste batzuk iritsi ziren, baina joan den astetik aire librekoak erosi daitezke Jaione Irazustaren postuan, eta atzotik, baita ere Jose Antonio Elosegirenean ere 4 euro kiloa. Prezioa berean Uliako Labeak postuan zuten haran horia eta albertxikoa, Corellakoa. Maria Jesus Oria gabiriarrak klaudia harana ere bazuen frutetan, haran horiak eta kuiatxo zuriarekin, ekologikoa, batera. Bestalde, Iñaki Intxaustik kalabazin zuria atera du salmentara, kiloa 3,5 euroan. Perretxikoetan saltzaile bakarra izan zen atzoko azokan. Felix Barcinaren postukoa 40 kg onddo izan ziren 24-33 euroan. Ziza horitik 30 kg 18-20 euro.

Publicidad

Bitxikeri bat izan zen asteazkenean, orburu zuztarrak Iguategiren postuan. Landare saltzaileak lanpetuta dabiltz eguraldiak hobera egin duenetik, eta gaur ere bai. Udazkenari begira jarrita daude aza. azalore, brokoli, romanesku eta abarrekin, baino oraindik udakoa ere salgai dute, tomatea eta piperra bezala. Datorren asteari begira, Ordiziko jai nagusien txupinazoa izango da 12:00etan udaletxeko balkoitik, eta feria motzagoa izango da horregatik.

Bestalde, Ordiziako Azoka eraldatu eta biziberritzeko egitasmoaren barruan, turismo aldetik ere berrikuntza bat egin da. Ibilbide honek, Ordiziako Azokaren historia errepasatzen du, herriko hamabi gune esanguratsu lotzen dituen ibilbidea sortuz. Gainera, autogidatua izango da, eta bisitariek nahi duten momentuan egin ahal izango dute, bai panelen bidez eta baita audioen bidez ere.

D'Elikatuz Zentroan hasita, hamabi gunez osatutako ibilbidea jarraitzeko aukera izango du bisitariak. Horretarako, garai bateko argazkiekin eta azalpenekin hornitutako xaflak jarri dira herriko 12 puntutan. Gainera, QR kodeen bidez audioak deskargatu ahal izango dira, lau hizkuntza desberdinetan (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa).

Publicidad

Tren geltokiaren parean eta herriguneko sarrerako eskaileren ondoan, Ordiziako mapa bat ere kokatu da. Bertan, herriko interes puntu nagusiak eta urtean zehar ospatzen diren jai eta ospakizun garrantzitsuenak jasotzen dira. Eta nola ez, baita Ordiziako Azokako ibilbide berria ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad