Ordizia
Mokela jaun eta jabe Emaneurre Euskarari Egunean26 talderen arteko lehian Pulkraus izan zen bigarren eta sokatiran Downtown gailendu zen Izbiriren aurka
Ordizia
Lunes, 8 de septiembre 2025, 20:53
Bigarren urtez jarraian Mokela taldeak irabazi zuen Emaneurre Euskarari Egunean. Kuadrillek Barandiaran plaza bete zuten goizean herri-kirolen eta sokatira probak ikusteko, eta bazkalondoren, alde zaharreko kaleetan barrena amaitu zuten eguna.
Publicidad
Larunbatean ospatu zen kuadrillen arteko herri-kirol eta soka-tira txapelketa, inoiz baina talde gehiagorekin, 26 lagun-taldek izena eman baitzuten. Lehia estua izan zen eta talde guztiak gogoz saiatu ziren bi lehiaketatan. Guztien artean Mokela izan zen nagusi, iazko garaipena errepikatuz. Herriko kirol probetan bere nagusitasuna berretsi zuten, 2024an bezala, aurten ere jaietako kuadrillen arteko futbol eta saskibaloi txapelketak ere bereganatu baitituzte.
Herri-kiro lehiaketan Pulkraus izan zen bigarren. Sokatiran, berriz, Urrezko liga Downtown-ek irabazi zuen finala Izbiri taldearen aurka, eta Zilarrezko ligan, Birrako gailendu zen Chatari irabazita.
Bestalde, Atzegik hirugarren urtez jarraian parte hartu zuen, aurten bi talderekin eta, sari-banaketan, Talde saiatuenaren saria jaso zuten antolakuntzaren eskutik oraingoan ere. Era berean, iaz hasitako bideari jarraipena emanez, euskararen alde lan egiten duen talde bat omendu zuten. Erramun Amundarainek eta Iparra Hegoa taldeari aipamen berezia egin zioten. Herriko hainbat ekitaldietako bazkariak prestatzeaz gain, Emaneurre Euskarari! Eguneko hamahiru ediziotan ere beraiek kozinatu dutelako bazkariko paella. Egurrezko koilara erraldoia jaso zuten oroigarri gisa.
Aurten 300dik gora pertsona elkartu ziren Plaza Nagusian, eta ondoren, Marki eta Sukia trikitilariek girotu zuten bazkaria. Iluntzean, berriz, Joseto ta Alayak elek-trotxarangarekin kaleetan zehar ere giro ezin hobea egon zen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión