Ordizia
Hasiera gazi-gozoa oiangutarrentzat Gipuzkoako TxapelketanOstiral arratsaldea eta larunbata artean jokatuko dituzte bigarren jardunaldiko partidak
Ordizia
Jueves, 18 de septiembre 2025, 20:06
Oiangu Pilota elkarteak hasiera gazi-gozoa izan zuen larruzko paletako Gipuzkoako Txapelketan, jardunaldiko partiden erdiak irabazita. Lehiaketaren maila altua hasieratik sentitu dute oiangutarrek eta hemendik aurrera lanean jarraituko dute «emaitzak positiboak izan daitezen».
Publicidad
Lehenengo mailari dagokionean, Otegi eta Garridok ezin izan zioten Errepalako Brosa eta Ibargaray bikoteari aurre egin eta 35-11 galdu zuten. Bigarren mailan, berriz, oiangutarren arteko derbian, Gonzalez eta Oyarbidek (Oiangu 1) Etxebrria eta Letamendiaren (Oiangu 3) aurka galdu zuten 35-13; eta Elorza eta Ormazabalek (Oiangu 2) Epleko Etxezarreta eta Martinezen aurka erori ziren 35-23. Hirugarren mailan, Irastorza eta Larrañagak etxetik kanpo lehenengo partidua irabaztea lortu zuen, Urnietako Auzmendi eta Poloren aurka 34-35 emaitzarekin.
Partiduak ostiral eta larunbatean
Naiara Aldasoro eta Amaia Lopezek ostiral arratsaldean hasiko dute Gipuzkoako Txapelketa gomazko paleta modalitatean
Asteburu honetan emakumeen lehenengo partida gehituko zaio taldeko karteldegiari, aurrekoan atseden izan baitzuten. Horrela, ostirala eta larunbat artean jokatuko dituzte jardunaldiko norgehiagokak. Ostiral arratsaldean, 18:30ean hasita hiru partidu jokatuko dituzte etxean, Olaberriako udal pilotalekuan. Lehenengo, Naiara Aldasoro eta Amaia Lopezek gomazko paleta txapelketako partida jokatuko dute Hernani 2ko Eizmendi eta Eizmendiren aurka. Ondoren, bigarren mailako paleta larruzko partidua jokatuko dute. Oiangutarren arteko derbia izango da: Oiangu 3ko Etxeberria eta Letamendia, Oiangu 2ko Elorza eta Ormazabalen aurka. Azkenik, hirugarren mailako partidua, Irastorza eta Larrañagak Zumaia 2ko Martin eta Ostolaza bikotearen aurka. Bestalde, etxetik kanpo arituko dira Gonzalez eta Oyarbide, Errenteriako Agustina Otalora frontoian Epleko Etxezarreta eta Martinezen aurka jokatuko baitute.
Jardunaldia ixteko, larunbatean 11:00etan hasiko da Olaberrian lehenengo mailako norgehiagoka, Otegi eta Garridok Andoaingo Gaztelekuko Alcorta eta Ponceren aurka.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión