Asteburu honetan izango dituzte lehenengo norgehiagokak. OIANGU P. E.

Ordizia

Asteburu honetan hasiko du denboraldia Oiangu Pilota elkarteak

60 lagun inguruko taldea izango du, gaztetxoetatik hasi eta helduetaraino, senior mailako lau jokalari berrirekin

Amaia Núñez

Ordizia

Jueves, 11 de septiembre 2025, 20:41

Oiangu Pilota elkartea denboraldiari hasiera emateko prest dago iada. Asteburu honetan ekingo diete lehiaketei.

Publicidad

Taldea berrituta dator, izan ere, arrazoi ezberdinengatik, hainbat kidek kluba utzi behar izan baitute. Hala ere, lau pilotari berri gehitu dira taldera, guztiak senior mailan, kategoriako taldea osatuko dutenak. Asier, Naiara, Eñaut eta Amaiak Oianguren koloreak defendatuko dituzte hemendik aurrera.

Horrela, inkorporazio berri hauekin, denboraldi honetan 60 pilotari inguruk ordezkatuko dute Oiangu elkartea. Klubak azken urteetan gaztetxoekin egin duen lanaren emaitza da jokalari kantitate hau, gaur egun neska-mutilak, emakumezko eta gizonezkoek osatzen dutena.

Era berean, irekita dago oraindik pala eskolan izena emateko epea adin txikiko neska mutilentzat. Harremanetan jartzeko edota informazio gehiago nahi izanez gero, 650446299 telefono zenbakira deitu behar da.

Lehiatzeko prest

Denboraldia hasiberria bada ere, txapelketak laster hasiko dira. Gizonezkoek larruzko pilotan jokatzen hasiko dira eta emakumezkoak, berriz, gomazko paletan. Gizonezkoen nagusien mailan bost bikote arituko dira, hiru kategoriatan. Lehenengo mailan Otegi eta Garridok ordezkatuko dute Oiangu. Bigarren mailan hiru bikote arituko dira: Gonzalez-Oyarbide (Oiangu 1), Elorza-Ormazabal (Oiangu 2) eta Etxeberria-Letamendia (Oiangu 3). Hirugarren mailan lehiatuko dira Irastorza eta Larrañaga.

Publicidad

Emakumezkoen lehenengo mailan Naiara eta Amaia bikoak ordezkatuko dute kluba. Lehenengo jardunaldia asteburu honetan bertan hasiko da. Etxean partida bakarra jokatuko dute eta, ohi bezala, oiangutarren arteko derbia izango da: Gonzalez-Oyarbide bikotea Etxeberria-Letamendia bikoaren aurka jokatuko du. Olaberriako udal pilotalekuan jokatuko da ostiral honetan, 17:00etan.

Gainontzeko bikoteak etxetik kanpo emango diote hasiera txapelketari. Hirugarren mailan berriz, Urnietako udal pilotalekuan jokatuko dute etxeko bikotearen aurka, ostiral arratsaldean 18:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidan.

Publicidad

Larunbatean izango dira beste bi partidak. Bigarren mailako Elorza-Ormazabalek Errenterian jokatuko dute Epleren aurka 10:15ean hasiko den jaialdiko hirugarren partiduan, eta lehenengo mailako Otegi eta Garridok Donostian jokatuko dute Errepala 2 bikotearen aurka Altzako pilotalekuan 10:30ean hasiko den jaialdiko bigarren norgehiagokan. Emakumezkoak aldiz, atseden asteburua izango dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad