Olentzero Lizartzan izango da bihar arratsaldean
YARZA
LIZARTZA.
Jueves, 23 de diciembre 2021, 00:07
Lizartzako haurrek Olentzeroren bisita jasoko dute bihar. Goizean baserriz baserri kantuan aterako dira herritarrak.9:30ean Jose Mariko parkinean elkartuko dira Gabon-eskean hasteko. Arratsaldean, 18:00ak alderako dago aurreikusita Olentzeroren jaitsiera eta ondoren egingo zaio harrera plazan. Jarraian, kantu poteo herrikoia, Hostotsa abesbatzak antolatuta.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión