Pilota txapelketako finalistak Josean Tolosa, Jokin Altunarekino haurrekin. NÚÑEZ
Amezketa

Nahi adina jolastu zuten Ugarteko jaietan haurrek

Goizean Ugarteko Pelota Txapelketako finalak jokatu ziren. Txikien mailan Mikel eta Maddik 16-8 irabazi zuten Adur eta Ekaitzen aurka

YARZA

Jueves, 13 de octubre 2022, 00:07

Ugarte auzoko Errosarioko Andre Mariaren jaietan haur eta gaztetxoek gustura jolasteko egitaraua izan zuten. Goizean Ugarteko Pelota Txapelketako finalak jokatu ziren. Txikien mailan Mikel eta Maddik 16-8 irabazi zuten Adur eta Ekaitzen aurka; gaztetxoetan June eta Alaitz 16-12 gailendu ziren Maria eta Izadiren aurka eta gazteetan, Oihan eta Ametzek irabazi zuten 18-10 Oier eta Alainen aurka. Sari banaketan Jokin Altuna eta Joxean Tolosa izan ziren.

Publicidad

Ondoren, egun guztian nahi adina jolas egin ahal izan zuten frontoian egon ziren puzgarrietan eta jokoetan. Gainera, arratsaldean zaldian ibiltzeko aukera izan zuten eta amaieran, guztientzako txokolate beroa banatu zen.

Era berean, elkartean mus txapelketa antolatu zen. Aurten sei bikotek parte hartu zuten. Guztien artean, Juantxo Iribarren eta Kepa Aizpitarte izan ziren irabazleak eta bigarren Lourdes Tolosa eta Antonio Balerdi.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad