Maria Moliner saria jaso du Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegiak
Guztira 557 liburutegi aurkeztu dira, baina hamarrek soilik jaso dute aitorpena, horien artean Zizurkilgoak
J. Zabala
Zizurkil
Miércoles, 12 de julio 2023, 18:46
Irakurzaletasuna sustatzeko egindako lanagatik saritu dute Plazida Otaño liburutegia. Sari berezia izan da aurtengoa, estatu mailan hamar liburutegik soilik jaso dutena. Euskal Herri mailan, Zizurkilgo liburutegiak bakarrik jaso du Maria Moliner saria.
Publicidad
Urte osoan zehar egindako lanagatik saritu dute Plazida Otaño liburutegia. Aurreko urteetan ere jaso izan dute Maria Moliner saria, «lehen saria jasotzen dugun lehen aldia da honakoa. Ez genuen inondik inora espero, eta poz handia eman digu», azaldu zuten Irene Urruzola eta Arantxa Zabala liburuzainek.
10.000 euroko dirusaria jasoko dute. «Aurreko urteetan saria txikiagoa zen eta liburuak erostera bakarrik bidera ziteken. Aurtengo saria, ekipamendurako ere erabil daiteke. Saria jasoko genuela jakinarazi ziguten mementuan, diru hori nola erabili genezakeen pentsatzen hasi ginen», azaldu zuten.
50.000 biztanle baino gutxiagoko herrietako liburutegiak aurkez daitezke sariketara. Aurten, 557 aurkeztu dira eta horien artean saritu dute Zizurkilgoa. «2022ko martxotik 2023ko martxora egindako ekitaldiak eta martxan izandako ekimenak txosten batean biltzea eskatu ziguten. Inklusioaren inguruan egindako ekitaldi bereziak azpimarratu genituen eta urte osoan zehar lantzen ditugun ekimen ezberdinak ere», azpimarratu zuten.
Generoa, inklusioa, naturarekin errespetua eta adin aniztasuna bezalako gaietan lanketa zabala egin dute urtean zehar. Horretarako, ekintza puntualak erabili dituzte batzuetan eta urte osoko ekimenak beste batzuetan. Ipuin kontaketa solidarioa, LGTBI erakusketa eta Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketa besteak beste, izan dira saria lortzeko gakoak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión