Goierriko artisten hiru proiektu diruz lagunduko ditu Arteria ekimenak
Amaia Iturriotzen eta Maite Arboniesen, Josu Marotoren eta Beasaingo Andramendi Ikastolaren lanak izan dira hautatuak.
NUÑEZ
Lunes, 8 de febrero 2021, 20:37
Goierriko artisten lana eta sorkuntza balioan jarri nahi dituen Arteria proiektuaren lehen diru-laguntzak nora joango diren ezagutzera eman da jada. Legorretako Herri Antzokian gauzaturiko Arterialdia jardunaldian jakinarazi zituzten udazkenean abian jarritako sarietara aurkeztutako lanen artean zeintzuk izan diren hautatuak. Hala, plataforma ataleko bi sariak Urretxura joan dira aurten. Lehenengoa . Arbonies marrazkilaria da eta Iturrioz bertsolaria, eta bi sormen esparruak uztartu dituzte proposamenean emakumeek eta naturak jasaten duten biolentzia salatzeko: batetik, arkatzekin egindako emakumeen marrazkiak eta akuarelarekin hosto eta landareekin osatutako irudiak osatuz eta, ondoren, kopla edo bertso bat idatziz bakoitzarentzat. Sortutakoarekin erakusketak egiteko ideia dute, baita errezitaldiak.
Publicidad
Bigarren saritua Josu Marotoren Sala Son Proiect izan da. Bertan Pakistanera anaiaren ezkontzara egindako bidaian ateratako argazkietan oinarrituz, axotarekin eta akuarelarekin marrazki ugari egin ditu. Argazki originalekin eta marrazkiekin erakusketa egingo du, maiatzean lehena. Horretaz gain, liburu batean argitaratzea ere gustatuko litzaioke, eta azaroan Clermont-Ferranden ospatzen den bidaia liburuen jaialdira eramatea. Azkenik, Beasaingo ikastolak eraman du bilatzaileen mailako saria. Proiektua eskola ezberdinetan aurkezteko ideia dute.
Arteriako arduradunek aurkeztutako proiektu guztiak ezagutzera emateko lan egingo dutela aitortu zuten, sortzaileentzako diru-sari duinak defendatuz. Era berean, aurten ere antolatuko den diru-laguntzetara aurkeztera animatu zituzten sortzaile goierritarrak.
2.000 euroko saria
Lehen Arterialdian jasotako emaitza ere azpimarratu nahi izan zuten, 22 proiekturen aurkezpenarekin. Gehienek, hemeretzi, plataforma atalean parte hartu dute eta, gainontzekoak Arteria bilatzailearen erabileraren sustapenerako ideiak izan dira. Hiru proiektu saritu dira, bi plataforma sailean eta bat bilatzailekoan. Bakoitzak 2.000 euroko saria jaso du.
Legorretan egindako saioa, Goierriko artisten lana eta sorkuntza aurkezteko eta balioan jartzeko emanaldia izan zen, hainbat artistaren parte hartzearekin. Asier Zinkunegik 'Belea' antzezlaneko zati bat taularatu zuen ekitaldiari hasiera emateko eta hainbat unetan parte hartu zuten Emotio abesbatzak, Maialen Akizu bertsolariak eta Iban Nikolai didjeridoo-joleak. Amaieran, Khurutz Begoña zine-zuzendariaren 'Deia' film laburra ikusteko aukera egon zen.
Publicidad
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión