Dantza-Soka eskaini zuten udalkideek Igokunde Egunean
NÚÑEZ
Viernes, 27 de mayo 2022, 00:10
Azintzio jaietako egun nagusia ospatu zen atzo, Igokundearen egunean. Arratsaldean, ohitura den bezala, Dantza-soka eskaini zuten udal ordezkariek plazan. Herritar ugari gerturatu zen ekitaldia ikustera. Jarraian, Irrintzi Alai herriko dantza taldeko dantzari gazteek emanaldia eskaini zuten.
Publicidad
Egunari amaiera emateko erromeria izan zen trikitilariekin. Aldi berean, sagardo-dastaketa egin zen txorizo pintxoez lagunduta. Herritarrek plazan jarritako edariez eta pintxoez gozatu zuten eguraldia lagun zutela.
Jokoak eta play-backa
Gaur goizeko 11:30etik aurrera haurrentzako jolasak antolatuko dira, eta 12:30etik aurrera herriko jubilatuentzako bote, igel eta toka txapelketa jokatuko da. Ondoren, herri-bazkaria egingo da eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera, haurren play-back lehiaketa ospatuko da frontoian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión