Lazkao

Lazkao Txiki Musika eskolako matrikulazio epea zabalik ostegunetik

J. ZABALA

lazkao.

Lunes, 19 de mayo 2025, 20:51

Datorren ostegunean, maiatzak 22, Lazkao Txiki Musika Eskolak 2025-2026 ikasturterako matrikulazio epea zabalduko du. Matrikulazio aldiak astebete iraungo du, eta musika ikasi nahi duten herritar guztiei zein inguruko herrietako bizilagunei zuzenduta dago.

Publicidad

Musika Eskolatik dei argia egin dute animatu eta parte hartzeko, eskolan eskaintzen diren ikastaroetan. Adin eta maila ezberdinetarako egokitutako aukera zabalarekin, haur, gazte nahiz helduek izango dute instrumentuak ikasi, abesbatzan parte hartu edota musika heziketan sakontzeko aukera.

Interesatuek informazio gehiago jaso dezakete lazkaotxikime.com webgunean, lazkaotxikime@gmail.com helbidera idatzita edota 943 08 68 69 telefono zenbakira deituz.

'Aftersun' filma gaur

Kulturari eutsiz, 'Aftersun' filmaren proiekzioa eskainiko da gaur iluntzean, 20:45ean hasita, Maizpideko zinema aretoan. Bertsio originalean eskainiko da proiekzioa (ingeleraz), euskarazko azpitituluekin. Sarrera dohainik izango da eta ez da aurrez izenik eman behar bertaratzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad