Jauregi azalpenak ematen. NUÑEZ

Koldobika Jauregik 'Aizkora eta arbola' erakusketa aukerztu zuen Urmaran

NUÑEZ

ALKIZA.

Jueves, 2 de agosto 2018, 00:49

Urmara museoko Grap Hik! topaketen baitan Koldobika Jauregik 'Aizkora eta arbola' eskulturaren sorkuntza prozesua azaltzen duen erakusketa aurkeztu zuen. ETAren armagabetzearen inguruan sortutako lana da Jauregirena. Azaldu zuenez, hasiera batean egunkari baterako lehen orrialdean argitaratzeko irudia eskatu zioten, ez eskultura. «Hasieratik argi nuen ideia, baina uste nuen beste nonbait ikusia nuela, ezin nuen sinistu zergatik inori ez zitzaion zuhaitza eta aizkoraren lotura otu», azaldu zuen.

Publicidad

Hori dela eta, ideia bereko beste hainbat lan egin zituen, ezaguna egin den buruz-beherako aizkora eta bertatik ateratzen den arbola sortu arte. «Badago afrikar esaera zahar bat dioena 'zuhaitzak bere egurra ematen dio moztuko duen aizkorari', eta ideia hori jarraitu nahi nuen», adierazi zuen. Gainera, argi zuen «euskal aizkora izan behar zuena, aizkolariek erabiltzen dutena. Zuhaitza ere 'biltzar arbola' da, Europa osoan dago arbola baten azpian herritarrak bilera egiteko tradizioa».

Ia urtebeteren ondoren, «eskultura egiteko proposamena iritsi zitzaidan. Arazoa zen irudia horretarako bakarrik zela, ez zegoen pentsatuta eskultura egiteko». Hala ere, aurrera jarraitu zuten eta hiru dimentsiotara egokitu zuen. «Hainbat udalek eskultura jartzeko eskaera egin bazuten ere, Baionako aukerarekin jarraitu nuen hasieratik».

Eskulturak zuen pisuak eta jarri nahi zen tokian egin beharreko lanek inaugurazio behin-behinekoa egitera eraman zituen Baionako udaleko ordezkariak.

«Beti dago gaizki-ulertua sortuko duen norbait. Kasu honetan, nik hala nahi ez nuen arren, pisuari eutsiko zion hormigoizko basea lurperatu gabe inauguratu zen, justu kontrako efektua lortuz. Gauza da basea zein aizkoraren zati bat lurperatzea eta gero inguruan belarra haztea».

Urmarako negutegian ikusgai dagoen erakusketan lehenengo irudirako egindako probak, aizkora ezberdin sorta bat, zein eskultura egiteko egindako maketak daude ikusgai. Kanpoaldean, eskalan egindako erreplika bat ikus daiteke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad