Agurra dantzatu zioten lagunek Altunari plazara iristean eta ondoren pelotariak plazan zeuden herritarrak agurtu zituen. ARGAZKIAK NÚÑEZ
Amezketa

Jokin Altunak amezketarrekin ospatu zuen Binakako Txapela

Ohitura den bezala, herritarrek plazan itxaron zuten txapelduna zoriontzeko eta frontoian afaldu zuten

NÚÑEZ

AMEZKETA.

Lunes, 4 de abril 2022, 23:03

Igandean Jokin Altunak amezketarra eta Julen Martijak Binakako Pilota Txapelketa irabazi zuten 22-20 Unai Laso eta Ander Imazen aurkako partidu lehiatuan emozio handiko final gogor batean. Ohitura den bezala, herritarrek plazan itxaron zuten txapelduna zoriontzeko.

Publicidad

Galdu edota irabazi, afaria zuten antolatuta herrian. Hala ere, txapela etxera eraman zuenez, ongi-etorri berezia prestatu zioten amezketarrek. Lagunek Agurra dantzatu zioten eta segidan su artifizialak bota zituzten. Frontoira afaltzera sartu aurretik, plazan zeuden herritarrak agurtu eta argazkiak atera zituen eskatu zioten guztiekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad