Berrobi
Iritsi dira sanagustinak BerrobiraEmakume baserritarren lana balioan jarri nahi izan zuten San Agustien jaien hasieran
Berrobi
Jueves, 28 de agosto 2025, 20:38
Zaindariaren egunean hasi zituzten atzo Berrobin herriko festak. Euriak ez zuen itzaldu festa giroa, nahiz eta tarteka agertu zen. Aurten emakume baserritarrei eman nahi izan dio protagonismoa festa batzordeak eta beraiek izan ziren Udaletxeko balkoitik txupinazoa bota zutenak.
Publicidad
Segidan, herriko txarangak alaitu zuen giroa, haur eta gazteek balkoitik botatako goxokiak jasotzen zituzten bitartean. Buruhandiak ere atera ziren, plazaraino kalejiran laguntzeko, gaztetxoen atzetik korrika.
Goizean meza nagusia eskaini zen elizan eta, ondoren hamaiketakoa egin zuten Ostatuan. Plazan, berriz, Toka Txapelketa herrikoia antolatu zen. Arratsaldean, pilota partidak jokatu ziren Urreburu frontoian eta, jarraian, sagardo dastaketa egin zen.
Gaur ostirala, haurrentzako jolasak antolatuko ditu Guraso elkarteak 11:00etatik aurrera. Ondoren, jubilatuentzako hamaiketakoa eskainiko da Ostatuan, 13:00etan, Andonik alaituta.
Gainera, 15:00etan, Berrobiko IV. Futbito Txapelketa antolatuko du Begi Gorri gaztetxeak eta, ondoren, merendola izango da. 18:00etan Iñigo Perurenak 'Peru Relajao' bere azken ikuskizuna aurkeztuko du. Herri afariaren ondoren, gauerdian Gozategi taldearekin dantzaldia hasiko da eta, jarraian Dj Jo T Txo.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión