Inhar Garmendia eta Urtzi Telleria, Gipuzkoako eta Eskualdeko Pelota txapeldunak
A. N.
Martes, 27 de diciembre 2022, 00:10
Gabonen atarian jokatu ziren Alegiako Elorri frontoian alebin mailako Gipuzkoako Txapelketako finalak eta bietan Intxurre elkarteko pilotariek eraman zuten txapelka. Partida borrokatuak ikusi zituzten bertara gerturatu ziren pilotazaleek, bi ordutik gorako jaialdia izan baitzen.
Publicidad
Gipuzkoako Eskuz banakako Txapelketako finalean, Urtzi Telleriak irabazi zuen Gure Txeruko Zulaikaren aurka 8-3 eta 8-1 (2-0) emaitzarekin. Eskualdeko finalean Inhar Garmendiak jantzi zuen txapela, Hernaniko Galdosi 5-8, 8-7 eta 4-3 (2-1) irabazi ondoren. Jaialdiko lehen partidan, infantil bigarren mailakoa, Behar Zanako Iparragirrek, 2-1 irabazi zuen Lapkeko Altunaren aurka.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión