Idiazabal
Zabalik Idiazabalgo 45. Herri Kroserako izen-emateakJ. ZABALA
IDIAZABAL.
Viernes, 14 de noviembre 2025, 19:57
Zabalik da jada Idiazabalgo 45. Herri Krosean izena emateko epea. Urtero bezala, lasterketa urtarrileko azken igandean jokatuko da —aurten, urtarrilaren 25ean—, San Blas jaien iragarle bihurtuta. Parte hartu nahi dutenek Kronoak.eus webgunearen bidez egin behar dute izen-ematea.
Publicidad
Antolatzaileek sare sozialen bidez aurreratu dutenez, berrikuntzaren bat izango du aurtengo edizioak, nahiz eta oraindik ez duten xehetasunik eman. Hala ere, ohiko giroa eta herritarren parte-hartze zabala izango direla aurreikusten da, urteetako tradizioa sendotuz.
Izen-emateak 10 euro balioko du urtarrilaren 9ra arte, eta urtarrilaren 10etik aurrera 15 euro izango da. Ohiko moduan, heldu eta beteranoen probaz gain, benjamin, alebin, infantil eta kadete mailako lasterketak ere jokatuko dira, kirol eguna herriko txikienengana ere hurbilduz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión