Lurdes Intxausti, podiumean. I.A.
Idiazabal

Urrezko bi domina lortu ditu Lurdes Intxaustik Euskadiko atletismo txapelketan

IKER AIZPURUA

Martes, 7 de junio 2022, 00:13

Aurreko igandean, maiatzak 29, Euskadiko master txapelketa izan zen Durangon. Bertan, Ordiziako atletismo taldearekin parte hartu zuen Lurdes Intxausti idiazabaldarrak, 55-59 urte bitartekoen mailan. Pisu eta mailu jaurtiketako modalitatetan hartu zuen parte Intxaustik, eta urrea eskuratu zuen bietan. Mailu jaurtiketan, 28,48 metrotara iritsi zen mailua eta horrela, bere marka pertsonal berria jartzeaz aparte, Euskadiko errekor berria ezarri du. Pisu jaurtiketan, 8,87 metrotara jaurti zuen pisua. Kasu honetan, bere marka pertsonala ez zuen gainditu baino garaipena eskuratu zuen ala ere.

Publicidad

Pasa berri den asteburuan, La Nucian, Benidormen, Espainiako 2. mailako taldekako txapelketa ospatu da. Bertan, Errenteriako atletismoko master taldearekin osatu du taldea idiazabaldarrak eta brontzezko domina eskuratu dute. Zorionak Lurdes emaitza bikain hauengatik.

LGTBIQ+

Ekaina amaieran, LGTBIQ+ pertsonen eskubideen aldeko nazioarteko eguna ospatzen da ,eta egun horren harira, zerbait antolatzeko bilera deialdia egin da igande honetarako. Hitzordua, 17:00etan izango da udaletxeko areto nagusian eta Idiazabalgo LGTBIQ+ komunitateko herritarrak gonbidatu nahi dituzte bertara.

Axari dantza taldea

Larunbatean, Axari dantza taldeko ikasleek, ikasturte amaierako dantza emankizuna eskainiko dute. Urtero, San Adriango erromesaldia egiten den asteburuan ospatzen da dantza saioa eta aurtengoan ere horrela izango da. Goizeko 10:45etan Zepai auzotik dantzarien desfilea hasiko da. Gero, 11:00etan futbitoan jarraituko du festak, haur eta gazte guztiak dantzan batera direla.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad