Idiazabal
Martxan da Gurutze Berri auzoa berrurbanizatzearen hirugarren faseaLanen erdia baino gehiago aurreratuta dago jada, abenduan hasi zirenetik
Amaia Núñez
IDIAZABAL.
Jueves, 8 de agosto 2024, 21:18
Gurutze Berri auzoa berrurbanizatzeko lanek Aurrera darraite eta dagoeneko lan erdiak osatu dituzte. Zortzi hilabete inguruko lanen ondoren, auzoko azpiegitura nagusiak berritu dira. Besteak beste, hoditeria berritu da, baita zerbitzuen kable-sarea ere.
Publicidad
Eraberritze proiektuaren helburu nagusia herriko gune honetako irisgarritasuna hobetzea da, zerbitzu guztiak berritzearekin batera. Horrela, orain arteko lanen ondoren, goitik pasatzen ziren argindar kableak lurperatu egin dira, espaloi berriak egin dira eta errepidea asfaltatu da. Gainera, Guraso Elkartearen egoitzaren parean, parke berria sortuko da eta dagoeneko tokia prest dago.
Proiektua bost fasetan banatuta dago eta bigarren fasea bukatu berri da uztaila eta abuztua bitartean. Honi jarraipena emanez, martxan dira hirugarren faseko lanak eta jada eta ikusgai da auzoaren itxuraldaketa. Momentu honetan lanak aurreikusitako epeak betetzen ari direla adierazi du Idiazabalgo Udalak. Argitu duenez, Iberdrolak kable bat lekuz aldatu behar izan zuen, horma bat ekiditeko. Horrek lanak etetea ekarri zuen, baina atzerapenak berreskuratzeko errefortzuko lantalde bat hasi zen lanean eta jada epeen barruan daude.
Ekitaldi honetako udal aurrekontuetan 1.400.000 euroko partida aurreikusi zuen Udalak Gurutze Berriko inbertsiorako. Legealdi honetako proiektu nagusia izango da auzoaren eraberritzea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión