Koadrilen arteko futbito txapelketa hasi da Idiazabalen
IKER AIZPURUA
IDIAZABAL.
Miércoles, 9 de noviembre 2022, 00:09
Pasa den asteburuan eman dio Izalgo Gazte Asanbladak aurtengo koadrilen arteko futbito txapelketari hasiera Anakleto eta Agnioren arteko partidarekin eta 12 eta 4ko emaitzarekin Anakleto izan zen garaile. Jarraian, ATA eta Drink team izan ziren jolastu zutenak eta ATAk irabazi zuen partida, 5 eta 4ko emaitza batekin. Amaitzeko, Belarxarrak S.T. eta Bertrunkenen arteko partidan 7 eta 4 irabazi zuten Belarxarrak F.T.koek. Bigarren jardunaldiko partidak, igandean, hilaren 13an jokatuko dira. Arratsaldeko 17:00etan, Bertrunken eta Moreda FC izango dira aurrez aurre. 18:00etan, ATA eta Agnioren norgehiagokari emango zaio hasiera eta amaitzeko, Drink team eta Anakleto izango dira aurrez aurre, 19:00etatik aurrera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión