
Secciones
Servicios
Destacamos
G
ari Garmendia idiazabaldarrak mugi ezin dezakeen harri bat aurkitzea ez da lan erraza. 1998an jaiotako gaztea, atletismoan, pisua jaurtitzen, hamarkada bateko ibilbide arrakastatsua atzean utzi eta harrijasotzearen munduan murgildu zen duela urte gutxi. 200 kiloko harriekin lanean aritzen da orain. «Harriak jasotzen bizitzan erabiltzen dudan filosofia bera erabiltzen dut. Aurrean harri bat jartzen bazait, mugitu edo altxa beharra dut, ez dago beste biderik», onartzen du idiazabaldarrak. «Ez zait gustatzen geldi egotea, martxa behar dut. Beti pentsatu dut, kirolean zein bizitzan, arazo batek geratzeko eskatzen badizu, beste leku batetik indarra atera eta aurrera egitea garrantzitsua dela», dio Garmendiak.
Badaki zertaz ari den. Gaztetan aita galdu zuen istripu batean. Pisu jaurtiketaren eskutik Estatu Batuetan bost urte zeramatzanean, pandemiak itzultzera behartu zuen. Hala ere, ez da geldirik egon. Garik beti aurkitzen die buelta bidean topatzen diren oztopo eta 'harriei', eta hortik dator bere afizio 'berria'. «Etxean, aita eta ama betidanik aritu dira herri kiroletan. Aita aizkoran aritzen zen, eta berarekin hasi nintzen. Ama, berriz, trontzan ibiltzen zen, eta orain ere ez da geldirik egoten. Etxean ikusitakotik ikasten dugu, eta betidanik izan dut nigan herri kirolekiko afizioa. Estatu Batuetatik itzultzean, kirol baten bila nenbilen, eta eskubaloian eta harriak jasotzen probatu nuen. Paulo Azpiazu 'influencer' euskalduna horretan aritzen zela ikusi, eta atentzioa eman zidan... eta horrekin itzuli nintzen harrira!», azaltzen du barre artean Garik.
IDIAZABAL
Comarca:
Goierri
Habitantes:
2.315
Euskaldunes (2021):
82,71 %
79,01 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
4,6 %
Renta personal (2021):
29.124 €
Altitud:
210 m.
Superficie:
2.930 Ha
IDIAZABAL
Goierri
Comarca:
Habitantes:
2.315
Euskaldunes (2021):
82,71 %
79,01 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
4,6%
Renta personal (2021):
29.124 €
Altitud:
210 m.
Superficie:
2.930 Ha
IDIAZABAL
Comarca:
Goierri
Habitantes:
2.315
Euskaldunes (2021):
82,71 %
79,01 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
4,6%
Renta personal (2021):
29.124 €
Altitud:
210 m.
Superficie:
2.930 Ha
IDIAZABAL
Comarca:
Goierri
Habitantes:
2.315
Euskaldunes (2021):
82,71 %
79,01 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
4,6%
Renta personal (2021):
29.124 €
Altitud:
210 m.
Superficie:
2.930 Ha
Bi urte eta erdi daramatza harrijasotze munduan murgilduta, baina hasi eta bi hilabetera, 200 kiloko harria altxatu zuen lehen aldiz. «Nire marka onena (errektangular zaharrarekin) 215 kilokoa da. Joseba Ostolazaren harri eskolan lortu nuen. Harriak gordetzen dituzten lekuan, aurrekaldean, gehien erabiltzen diren harriak uzten dituzte. Egun batean, atzekaldean, hautsez eta armiarma-sarez betetako harria ikusi nuen, eta entrenatzaileari zergatik erabiltzen ez zuten galdetzean, helduleku bakarra eta teknikoki zailagoa zen harria zela azaldu zidan. Buruan harri hori altxatzeko ideia sartu zitzaidan, eta bete arte ez nintzen gelditu. Harri zaharra zen hura, orain erabiltzen ditugunak altxatzeko 'errazagoak' dira, baina atentzioa eman zidan, eta horri heldu nion» azpimarratzen du.
Kuadrillan ere harriaren aitzakiarekin giroa pizten da. «Nahiz eta askori ez zaien asko gustatzen, geroko afariak eta festak erakarrita, apustuetan ibiltzen gara. Hirugarren urtez, herri kirol apustua egingo dugu festetan. Aurten Legazpiko Lakiola baserriko senideak izango ditugu aurrez aurre (gure kuadrillaren aurka). Horren inguruan frontoia lepo betetzen da, sekulako giroa pizten dugu herrian eta ondoren, behar den moduan ospatzeko, sagardotegira joaten gara, eguna behar bezala amaitzeko», dio orain ere barre artean.
- – ¿Nola deskribatuko zenuke herria?
– Esango nuke herri txikia, batua eta sasituristikoa dela.
- – ¿Zer da Idiazabaldik gehien gustatzen zaizuna?
– Herritik gehien gustatzen zaidana ingurunea, lasaitasuna eta beste herriekin duen konexio ona dela esango nuke.
- – ¿Eta gutxien gustatzen zaizuna?
– Gazta, nahiz eta Idiazabal honen hiriburu den, ez dut gustuko.
- – ¿Idiazabalen txoko kuttunik ba al duzu?
– Nire txoko berezia Txomeneneako parkea dela esango nuke. Hala ere, mendia asko gustatzen zait, eta bertan ere aurkitzen dira beste hainbat toki berezi.
(49-88)
Publicidad
Beñat Arnaiz | San Sebastián y Javier Bienzobas (Gráficos) | San Sebastián
Rocío Mendoza | Madrid, Álex Sánchez y Sara I. Belled
Martin Ruiz Egaña e Izania Ollo (Gráficos) | San Sebastián
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.