Goierriko bertsolariak kantuan gaur Guraso Elkartean
A.N.
IDIAZABAL.
Jueves, 22 de diciembre 2022, 23:10
Illati Euskara Elkarteak antolatuta bertsoez gozatzeko aukera izango da gaur arratsaldean herrian. Izan ere, ohikoa den moduan, Goierriko bertsolariekin saioa antolatu dute. Sei bertsolari elkartuko dituzte aurtengoan: German Urteaga, Iker Zubeldia, Aratz Igartzabal, Maddi Aiestaran, Iban Urdangarin eta Eneko Araiztegi hain zuzen. Hitzordua Guraso Elkarteko aretoan da izango da, 18:30ean.
Publicidad
Bestalde, bihar Gabon-gau eguna, Gabon eskea egingo da goizean zehar eta arratsaldean, Gazte Asanbladak antolatuta, Olentzero eta Mari Domingi izango dira plazan, iluntzeko zazpietatik aurrera azken orduko eskariak jasotzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión