Garbiketa lanak burutu dira partzoneriako lurretan
Bestalde, aurten San Ignazio eguneko ospakizuna berreskuratuko dela jakinarazi dute
IKER AIZPURUA
IDIAZABAL.
Jueves, 21 de julio 2022, 00:05
Araba eta Gipuzkoako partzuergo orokorrak jakitera eman duenez, asteburuan zenbait bolondres gerturatu da garbiketa lanetan esku bat botatzera.
Publicidad
Ostiralean, zazpi lagun elkartu ziren Lizarrateko pasabidean, paretaren ondoko erretena garbitu eta San Adriango ermitaren ondoko zuloa estali zuten.
Larunbatean berriz, adin guztietako hamairu lagun elkartu ziren lau ehiza linea garbitzeko. Arkaun, Ultzama, Letain eta Garagartzako ehiza lineatan, takoak eta plastikoak izan ziren gehien bildu zituztenak.
Urbiako fonda
Bestalde, Arabako eta Gipuzkoako partzuergo orokorrak jakitera eman duenez, Urbian San Inazio eguneko ospakizuna berreskuratuko da aurtengoan. Egun horretatik aurrera Urbiko Fonda zabalik egongo da berriz ere, Peio Bilbao elgetarra eta Naiara Romatet azkoitiarra izango dira fondaren kudeatzaile berriak.
Azaroaren 1era bitarte egunero –astelehenetan atsedenagatik itxita izango da– egongo da zabalik fonda, eta hortik aurrera, asteburu eta jai-egunetan bakarrik zabalduko ditu bere ateak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión