Gabonetako argiak gaur piztuko dituzte Idiazabalen

El Diario Vasco

Idiazabal.

Miércoles, 14 de diciembre 2022, 00:08

Gaur asteazkena, piztuko dira Gabonetako argiak Idiazabalen. Bestalde, bihar osteguna, Zirtaka Antzerki Taldeak 'Din-Dirin-Di Mari Domingi' haurrentzako antzezlana eskainiko du Kiroldegian 17:00etan.

Publicidad

Gainera, igande honetan, Alaken gabonetako azoka txikia egingo da. Hasiera batean, Iaz bezala, nahiz eta orduan covid pandemia izan, plazako karpan egingo da, Igarondo pilotalekuan egin beharrean, ohi bezala.

Goizez bakarrik ospatuko da, 11:00etatik 14:00etara bitartean. Hamar postu egongo dira guztira: arropa eta osagarriak, liburuak, eskulanak, bigarren eskuko gaiak, vintaje objektuak... aurkituko dirabertan.

Hilaren 22an berriz, 'Aketegiko Mari, alpinismoa eta mitologia uztartzen' Koke Lasaren ikus-entzunezkoa eskainiko Guraso elkarteko aretoan iluntzeko 19:00etan.

Hurrengo egunean, hilaren 23an, hitzordu berezia egongo da Illatiren eskutik, bertso jaialdia iragarrita baitago Guraso Elkartean arratsaldeko 18:30ean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad