Donosti Cup txapelketak gaur agurtuko du Idiazabal
IKER AIZPURUA
Viernes, 8 de julio 2022, 00:16
Donosti Cup txapelketaren barruan, Idiazabalen jokatzekoak diren azken partidak gaur jokatuko dira.
Publicidad
Goizez jokatuko dira partida guztiak. Partidatako bat, emakumeen artekoa izango da eta gainontzeko hiruak, gizonezkoenak. 9:30ean, B14 multzoko Txapeldunen ligako final zortzirenak jokatuko dira. 10:45ean, G17 multzoko Europa Leagueko finalaurrekoa jokatuko da. Eguerdiko 12:00etan, B14 multzoko Txapeldunen ligako final laurdena jokatuko da eta amaitzeko, 13:15etik aurrera B16 multzoko Europa Leagueko final laurdena jokatuko da.
Asteazkenean jokaturiko partiduen artean, Madrilgo Complutense AD eta Zizurkilgo Danena KEren arteko partidua izan zen aipagarriena, Madrildarrek 11 gol sartu baizituzten zizurkildarren atean.
Pilota
Igarondo pilotalekuan gaur 19:00etatik aurrera bi pilota partida ikusteko aukera izango da. Lehenengoan Belerdi eta Peñalver bikotea Erkiaga II eta Emaldiren aurka lehiatuko da, eta bigarrengoan Apezetxea eta Garcia idiazabaldarrak, Amiano II eta Loza izango dituzte aurrez aurre.
San Ferminak
Idiazabalgo udalekuek bigarren astea amaituko dute eta atzo San Ferminetako txupinazoa eta entzierroa izan zuten herriko txikienek. Txupiña futbitoan lehertzen ikusi eta gero, zuri gorriz jantzitako buruhandiei ihesi, entzierroan korrika egin zuten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión