Auzolanean mendia garbitzeko deia egin du gaur partzuergoak
IKER AIZPURUA
IDIAZABAL.
Sábado, 16 de julio 2022, 00:01
Gaur, bi ingurutan auzolanean ehiza lineak garbitzeko deialdia luzatu du Gipuzkoa eta Arabako partzuergoak. Horretarako bi hitzordu zehaztu dituzte zaborra eta bati-bat takoen garbiketa egiteko. Arkaun, Ultzama, Letain, eta Garagartzako ehiza linean garbiketa egiteko, 8:00etan Segurako Plazan edo 8:30ean Otzaurten elkartzeko deia egin dute. Bestalde, Peazuluetako linea garbitzeko 9:15ean Araiako Eliza ondoan egin da hitzordua.
Publicidad
Ehiza-postuetara iristeko, pistatik joan behar da, eta, beraz, todoterrenoak eramatea gomendatzen da. Nolanahi ere, Otzaurten eta Araian, biltzen den jendearen eta autoen arabera, autoak berrantolatuko dituzte, ehiza lerroetara ahalik eta auto gutxien igotzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión