Ioseba Mateos Bilboko La Sardina zeharkaldian meta gurutzatzen.

Ibarra

Ioseba Mateos, «oso kontentu» ur irekian egindako denboraldiarekin

Bertako zein nazioarteko 18 probetan hartu du parte ibartarrak, eta dagoeneko erronka berriak ditu begibistan

Amaia Núñez

Ibarra

Sábado, 8 de noviembre 2025, 20:18

Ur irekietako igeriketa denboraldia amaitu da, eta Ioseba Mateosek lortutako emaitzekin gustura agurtu du, begirada erronka berrietan jarrita. Euskal Herriko zein nazioarteko probatan aritu da ibartarra, 25 probatan parte hartuz urtarrilean denboraldia hasi zuenetik. Distantzia ezberdinetako probatan parte hartu duen arren, laburretan lortu ditu emaitza onenak. «Podium dezente egin ditut, eta kategoriakoak, 15 bat guztira», laburbiltzien du Master Torrijos klubeko igerilariak.

Publicidad

Irailean egin zituen azken lasterketak, Kataluniako bi zeharkaldi zehazki. Travessia de les 6 Platges-en, 10 kilometroko proban, laugarren izan zen absolutu mailan 2:30:59 denborarekin. Emaitza horrekin, bigarren postua lortu zuen master mailan. Aste batzuk beranduago, 89. Travessia al Post de Salou proban, 35 urtetik gorakoentzako master mailan bigarren izan zen berriro 2.150 metroko proban, 14. kategoria absolutoan, 29:19 denborarekin.

Katalunian lortutakoak udako emaitzak borobildu zituen. Izan ere, abuztuan Ascenso al rio Pas (Pielagos, Kantabria) zeharkaldian, mutiletan C1 master mailan irabazi zuen. 5 kilometroko distantzia osatzeko 46 minutu eta 41 segundu erabili zituen. Gainera, denbora horrekin absolutu mailan laugarren izan zen, podiotik segundo batera geratuz. Aldi berean, Kantabriako Zeharkaldien Zirkuiturako puntuagarria zen proba hau eta, sailkapen orokorrean, mutiletan, hirugarren postua lortu zuen, 65 punturekin, liga horretako bi probatan bakarrik parte hartu ondoren. Balio handiko emaitzak dira, aurreko egunean bi probatan parte hartu baitzuen Ribadesellan (Asturias). Batetik, XXVI Travesia a nado de Ribadesellan 1000 metro distantzia osatu zuen, eta, ondoren, XVI Descenso a nado del Sella 3500 m. Bietan master A kategorian garaile izan zen, baita proba laburrean sailkapen orokorrean, 8 minutu eta 32 segundutan amaitu eta gero. Bigarren proban, 42:19 denborarekin, seigarren postua lortu zuen mutiletan sailkapen orokorrean.

Bereziki Capri-Napoli zeharkaldia azpimarratu du; izan ere, azpitxapeldun izan zen sprintean

Etxetik gertu ere aritu da. Hondarribian Txingudi badiako zeharkaldian hirugarren izan zen 35-44 urteen arteko master mailan mutiletan, 2.600 metroko distantzian. Legutioko Urrunaga urtegian egiten den 'Travesía a Nado del Embalse de Santa Engracia' zeharkaldian 4.500 distantzian, berriz, hirugarren egin zuen sailkapen orokorrean, eta Bilboko La Sardina zeharkaldian ere parte hartu zuen. Proba hau, Espainiako ur irekien Kopako 9. etapa Tour 500-en baitan kokatzen zen. Amaieran, Espainiako sailkapen orokorrean laugarren postua eskuratu zuen, txapeldun izanik 35 urtez gorakoen mailan.

Erronka berriak

Ur irekietako denboraldia bukatuta egon arren, oraindik bi probatan parte hartuko du Ioseba Mateosek datozen asteetan. «Abenduaren lehenengo astean Marokon 30 kilometroko proba bat egingo dut, lau egunetakoa. Lehenengo aldia izango da horrelako zerbaitetan parte hartuko dudana. Hori prestatzeko datorren astean Valentzian Minbiziaren aurkako I.go Zeharkaldian parte hartuko dut», 7,5 kilometrokoa. Aurten ultra motako proba bakarra egin du, Italiako Capri-Napoli zeharkaldia, 36 kilometrokoa, azpitxapeldun izan zena garaipenaren aldeko esprinta egin ondoren eta bere neskaren laguntzarekin. Hortaz, ohi baino «deskantsatuago» iritsi da udazkenera eta urtea amaitu aurretik erronka berri hauek egiteko irrikitan dago.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad